Bertsuak jarri dizkat
neure buruari
nahigabia badaukat
barrenan ugari
mutil gustokorikan
ez dalako ageri (bis).

 

Koplaren berri

Kopla sorta hau Amaia Zubiriaren amonak Nafarroako Donamaria herrian ikasitakoa da. Amonak, sorta beste doinu honetan abesten zuen: “Amak ezkondu ninduen”. Amaiak berak sortutako doinuaz plazaratu zituen koplak, “Amonaren mengantza” CDan (IZ, 1995).