Hemen gezurra nagusi (bis)
jendea zeinen itsusi
Lurdes hori famosa da
oraindik ez det ikusi
oraindik ez det ikusi
hemen gezurra nagusi.
Koplaren berri
Kopla hau Iñaki Zelaiak abestu zuen 2011ko Gipuzkoako Txapelketan, Oñatiko saioan. Iban Urdangarinekin zen kantuan eta hauxe zuten gaia: Erromesak Lurdesera eraman dituzten bi autobus-gidari zarete. Hango aparkalekuan zaudete, panoramari begira.
Dantzarako doinu hau Xabier Amurizak, Tapiak eta Leturiak jaso zuten “Bizkaiko Kopla Zaharrak” diskoan, “Mendi altuan edurre” izeneko kopla sortarekin.