Gure eliz dorreko ezkila zaharrak
badauka hedaturik berrien bakarrak.
Koplaren berri
Koplaren egilea: Piarres Lartzabal.
“Ezkilaren kantua”k azaltzen du elizako kanpaiak, aitatxiren bizitzan, zer berri emateko jo izan
duen dilin, dalan, dalan: aitatxiren bataioan, ezkontza egunean, gerran armetara deitzeko eta, gerra
galdurik eta aitatxi zerraldo, hileta egunean. Kantuak bizitzarako deia egiten du amaieran, haur
ttipi bat sortu baita: “Kanta beza ezkilak menderen mendetan! / Kanta beza bizia Euskal herrietan!”