Mixelengo zubia

zubi famatua

arraintzariendako

toki hautatua

haize hegoak han du

azkarra xixtua

niri laister egin daut

xapelaz tratua (bis).

 

Bertsoaren berri

Mixelengo zubia Baigorrin dago (Nafarroa Beherean). Bertso sortak azaltzen du nola apaiza arrantzan ari zen Mixelengo zubian eta hego haizeak txapela eraman zion. Apaiza hego haizeari kargu hartzen tematuko da, haizeari mehatxuka.

Bertsoak Piarres Ibarrart “Bettiri”-k jarri zituen (1838 Jatsu – 1919 Baiona, Lapurdi).

Kantua Erramun Martikorenak plazaratu zuen “Baigorriko artzain laboraria” kasetean (Elkar, 1978).