Ene seme maitea
igaran egünetan
hik eman kantoreer
beha laket nintzan
begiak triste beitütük
bai aspaldi hontan
aitari erran ezak
zer düan gogoan.
Doinuaren eta bertsoaren berri
Doinua eta bertsoak 2010eko Xahakoa pastoralean plazaratu ziren, Barkoxe herriak eginiko obra antzeztuan (Zuberoan). Pastorala eskaini zitzaion Barkoxe bertakoa izan zen Alexis Etchecopar “Attuli” (1924 – 2005) idazle eta koblakariaren bizialdiari. Bertso hau aita-semeen elkarrizketa islatzen duen eszenakoa da.