Errota zahar maitea
uraren ertzean
uraren ertzean ta
basati beltzean
negar egiten dezu
alea txetzean
ni ere triste nabil
zutaz oroitzean.
Bertsoaren berri
Bertsoek azaltzen dutenez, errota zaharrak alea xehetzean negar egiten duen bezalaxe, triste dago bertsolaria, bihotz minez, ezinezko maitasunagatik: “ezin gintezke bizi elkarren onduan”. Kantua ezagun egin zuten Xabier Letek eta Lourdes Iriondok.