Behin batean Loiolan

erromeria zan

hantxe ikusi nuen

neskatxa bat plazan

txoria baino ere

arinago dantzan

huraxe bai polita

han politik bazan (bis).

 

Bertsoaren berri

Sorta honetan Bilintxek azaltzen du Loiola auzoan (Donostian), erromerian, neska batekin izandako elkarrizketa. Bilintxek ezkontzeko eskatu zion baina neskak “jai jai!” erantzun.

Kantua ezagun egin zuten Txomin Artolak eta Amaia Zubiriak “Folk-lore-sorta” kasetean (Elkar, 1991)