Neguaz primadera
zenean jabetu
sasi baten hegian
apexa zen sortu
leku berean baitzen
lorea gertatu
gaixoek elgar zuten
bihotzez maitatu.
Bertsoaren berri
“Apexa eta lorea” bertso sortak azaltzen du apexa (edo tximeleta) eta lorearen arteko maitasuna. Goizero, eguzki argitan, tximeleta hegan joaten da lorez lore eta iluntzean, eguzkia sartzean, tximeleta itzuli egiten da hain maitea duen lorearengana. Loreak ere nahi luke apexarekin hegan joan baina lurrari lotuta dago. Bertso sorta hau 1862ko Lore Jokoetan aurkeztu zuen Elizanburuk.