Gizona da zoroa

ta bihotz gabea

barnean baldin badu

plazerren gosea

arimadun batentzat

zer egitatea

hegaztin inozenter

bizia kentzea.

 

Bertsoaren berri

“Ene errekontrua” bertso sorta uso ehiztariei jarritakoa da. Bertan Xalbadorrek azaltzen du nola usotan zebilela, eskopeta bizkarrean, ustekabean tiroak ihes egin eta zango muturrean jo zuen. Bi hatz moztu zizkioten. Hor konturatzen da Xalbador zer egiten dieten ehiztariek usoei. Argia da bere mezua: “bizi nahi badugu trankil eta uros / harma xaharra sal ta berririk ez eros”.