Haizeak bidali du
handikan honuntza
geroztik hemen dabil
gure andaluza
hargin ona zala ta
zakurraren putza
bera eroriko dek
ez akiok bultza.
Bertsoaren berri
Txirrita hargina zen. Behin, hargin onaren fama zuen Andaluziako langile bati horma oker xamarra atera zitzaion eta, hortxe ari zen, zuzendu nahian, paretari bultzaka. Bertso hau bota zion Txirritak.