Nigarrez sortu nintzen
nigarrez hiltzeko
ez ordea munduan
luzaz bizitzeko
jendek izanen dute
erraiteko franko
aita ama maiteak
zuek biendako.
Bertsoaren berri
Bertso sortak azaltzen du jaio eta hiru ordura aita-amek abandonatu duten haurtxo baten heriotza. Abandonaturik, haurtxoak ondoan txoriak zituen kantari. Maria Andredenak aurkitu zuen eta zerurako bidea erakutsi zion “aingerutxoari”.