Orain hasi bihagu
asunto berrian
zer gertatutzen zaigun
Lezoko herrian
neska gazteak daude
hemen alegrian
kantaren aitzakian
mutilen erdian.
Bertsoaren berri
“Xenpelar” eta “Ardotx” bertsolariek bat-batean egindako bertsoaldiaren lehen bertsoa da hau. Lezon (Gipuzkoan) ari dira bertsotan eta inguruan begira dituzten neska-mutilekin sartzen dira. Xenpelarrek esaten du, bertsoen aitzakian, pozik arrimatzen direla neskak mutilen ondora. Ardotxek erantzun, mutilak ere ez direla joaten nesken ihesi.