Ezagutu zuenak
gure aita zana
bildurrik gabe egin
izan zuen lana
zortzi seme alaba
hazitzeko zama
horregatikan hartu
zuen beregana.
Bertsoaren berri
“Aita zanari” bertso sorta “Sasoia joan da gero” (Auspoa, 1976) liburuan argitaratu zuen Uztapidek. Aitaz duen akordua da nekazari langile gogorrarena: “Zortzi seme-alaba errez da esaten / hazitzia ez da hain erraza izaten”. “Hamasei bat orduko eguna lanian / zer poza egun hura bukatzen zanian!”