Lili bat ikusi dut

baratze batean

desiratzen bait nuke

neure sahetsean

lorerik ez du galtzen

udan ez neguan

haren parerik ez da

beste bat munduan.

 

Bertsoaren berri

Kantuak azaltzen du nola “lili bat” (edo maite bat) gustuko zuen eta saiatu zen gauez joanda besoetan hartzen. Baina guardian zaintzen zuten “lilia” eta kasik bertan akabatu zuten bisitaria. Gazteei azken mezu bat ematen die: gisa horretan ez ibiltzeko gauez.

 

Galerianoaren kantua

“Galerianoaren kantua” : Pantxoa eta Peio abeslariek egin zuten ezagun, 1975ean argitaratutako diskoan (Elkar). Kantu horretan bi bertso doinu tartekatzen dituzte: Lili bat ikusi dut I eta Urzo xuri pollit bat A.