Gitarra zahartxo bat det
nik nere laguna
honela ibiltzen da
artista euskalduna
egun batean pobre
beste batez jauna
kantari pasatzen det
nik beti eguna.
Bertsoaren berri
Kantu honetan Iparragirrek azaltzen du nola dabilen munduan barna, artista bizimoduan, gitarraz kantari. Lehen Gerrate Karlista hasi zenean, 14 urterekin, soldadu sartu zen batailoi karlistan. Gerran hasi zen Iparragirre gitarra jotzen, kantuan eta bertsotan. Frantzian, Suitzan, Italian, Alemanian, Londresen eta Ameriketan izan zen. Buenos Airesen (Argentinan) bizi izan zen urtetan eta 1878an itzuli zen Euskal Herrira. Omenaldi asko egin zizkioten arren, guztiz pobre bizi izan zen hil arte.