Aita Jainkoak egin banindu
zeruetako giltzari
azken orduan jakingo nuke
atea nori iriki
lehenengo aitari, gero amari
gero anai arrebari
ta azken orduan ixil ixilik
nere maite politari.
Bertsoaren berri
Maitasunari buruzko bertsoak dira. Bertan azaltzen da nola gurasoek semea Salamancara bidaltzen duten fraile ikastera. Bidean, hauxe pentsatzen du semeak: “estudiante tunante baino hobe nuela ezkondu”. Ezkondu zen bai, eta damutu: “Praka beltzetan hari zuria ez zait sekula faltatu”. “Txiki txikitik aitak eta amak” kantua Amaia Zubiriak eta Txomin Artolak egin zuten ezagun, “FolkLore-Sorta” diskoan (1991).