Loreak udan ihintza bezela

maite det dama gazte bat

hari hainbeste nahi diotenik

ez da munduan beste bat

inoiz edo behin pasatzen badet

ikusi gabe aste bat

bihotz guztira banatutzen zait

halako gauza triste bat.

 

Bertsoaren berri

“Itzazu nitaz kupira” sortan, Bilintxek neska bati dion maitasuna azaltzen du. Bilintxek ezkontzeko eskatzen dio, baina dama gazteak ezetza eman. Erreguka amaitzen du azken bertsoa: “itzazu nitaz kupira”. Xabier Letek eta Benito Lertxundik egin zuten ezagun sorta, bakoitzak doinua aldaera banatan abestuta.

Kepa Junkerarekin, Benito Kertxundik abestuta

 

Xabier Letek abestuta, beste aldaera batean