Oraindik hango oihartzun hots bat
besterik ez det aditzen
herriak zerbait behar zuela
lehengo astean argi zen
eta nahiz eta saiatu geran
gu bide hori argitzen
bidea ez zen Parisen hasi
ta ez da amaitzen Parisen.
Bertsoaren berri
2017ko Txapelketa Nagusian erabili zuten bertsotan lehen aldiz Aitor Mendiluzek eta Maialen Lujanbiok, buruz burukoan. Gaia: Bake artisauak zarete. Lehengo larunbatean, lanean aritu zineten Parisen. Astebete pasatu da, eta etorkizunari begira jarri zarete. ”Bake artisauak” edo “bakegileak”: Ipar Euskal Herriko herritar ekintzailez osatutako talde bat da, 2017an ETA armagabetzea lortzeko bitartekaritza lanak egin zituena ETArekin.
Doinuaren sortzailea: Imanol Larzabal kantaria. “Naiari” sehaska kanta.