Nere sehaska oraindik ere

gordea daukat goguan

neronek ere zail da esaten

zenbat maitatutzen nuan

bere gainean ibiltzen niñun

txoritxo baten moduan

karga haundirik ez nuen eta

aixa jasotzen ninduan.

 

Bertsoaren berri

Lazkao Txikik bere sehaskari hiru bertso jarri zizkion eta, bertsolaria hil ostean, “Irriz eta malkoz” liburuan argitaratu zen (1994 Auspoa). Sorta ezagun egin dute Xabier Letek, “200 urtez bertsotan” CD bilduman (Elkarlanean, 2001) eta Kupela taldeak, “Gailurrak ikutuz” CDan (Elkarlanean, 2012).

 

Xabier Letek abestuta

 

 

Kupela taldeak abestuta