Erreguetan ari nintzela

hartu nuen albistea

ama zureak nahi ez duela

biok alkarganatzea

nola ez neukan oraindiokan

gauz hori erabakia

berbertatikan asmo hartzen det

lekaimetan sartutzia.

 

Bertsoaren berri

Bertso honen egilea: Justo Maria Mokoroa (1901 Tolosa, Gipuzkoa – 1990 Bilbo, Bizkaia).

“Erreguetan” bertso sorta emakume baten ahotik idatzita dago. Iñaziotxorekin ezkondu nahi du baina haren amak ez du begi onez ikusten eta neskak monja edo lekaime sartzea erabakitzen du. Lekaime sartuagatik, beti oroituko da Iñaziotxorekin: “goiz gauetako errezuetan ez naiz ahaztuko zugatik”. “Debekatutzen duten ezkero ezkondutzea munduan /saia gaitezen ahaleginean alkartutzeko zeruan.” Antzerki bat ere bada bertso hauekin, “Garo usaia” izenekoa.