Bizia sortzen, hazten, garbitzen

eta berotzen etxean.

Iheslaria gorda sabaian,

opila pausa labean.

Presonerari koli bat igor,

gizon-lana har elgean.

Zaharrak arta, haurrak eraiki,

makiak haz bordaldean.

 

Bertsoaren berri

Doinua eta bertsoa 2023ko pastoralean plazaratu zen, Sohütako herriak eginiko obra antzeztuan (Zuberoa). Pastorala Jean Louis Davant euskaltzainak idatzi zuen (1935 Ürrüstoi-Larrabile, Zuberoa) eta René Cassin politikari eta legelariaren bizialdia azaltzen du. René Cassin (1887 Baiona, Lapurdi – 1976 Paris, Frantzia) izan zen II. Mundu Gerraren ostean Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren moldatzaile nagusia. 1968an Nobel Bake saria eman zioten. Bertso hau, pastoralean, “Emazteen gerla” atalekoa da.