Manuel Narruk atzo esan dit

bertso berriak jartzeko

behor tratua nola egin duen

bere burua galtzeko

Don Blas Querido enpeñatu da

neri gezur hau sartzeko

ganadu txur hau enkajatu dit

kotxeru bati saltzeko.

 

Doinuaren berri

Doinua asko erabiltzen da Gabon kanta gisa, “Gaueko izar argitsuena” bertsoaz.

 

Bertsoaren berri

“Manuek Narruk” bertsoak jartzeko eskatu dio bertsolari bati (ez dakigu nor den egilea), behor tratuan egin dioten azpijokoaren berri zabaltzeko. Ederki sartu diote ziria Manuel Narruri: behorrak zortzi urte zituela eta ernari zegoela esan, eta benetan hamasei urte izan eta antzu egon. Begi bakarra zela, eta itsua izan.