Iragan egun batez,
ostatu batean,
bi lagun ari ziren
ez ta ba betean;
biak ziren euskaldun
zintzoak ustean,
halere ezin adi
elgarren artean;
entzuten egon naiz
omore tristean.
Bertsoaren berri
“Herria eta hizkuntza” sorta “Odolaren mintzoa” liburuan argitaratu zuen Xalbadorrek. Bertan azaltzen du bi herritarren arteko eztabaida: bata frantsesez mintzo da, Euskal Herri aske baten alde. Bestea euskaraz mintzo da eta frantses sentitzen da. Bi lagun horien kontraesanak bistaratzen ditu sortan: “Bat herria goratzen arrotz baten gisa / arrotz nahiak berriz herriaren hitza”. Xalbadorrentzat herria eta hizkuntza bat dira: “herria da gorputza hizkuntza bihotza”.
Kantua ezagun egin zen Mikel Laboaren ahotsean; “Lau Bost” diskoan kaleratu zuen lehen aldiz (1980).