Solozabalen gaia
dugunez helburu
Chanqueteren doinuan
kantatuko dugu
lara larai lara lara larai la lai
kantatuko dugu.
Kopla honen egilea: Manex Agirre (1982 Aramaio, Araba). 2015ean Gasteizen.
Doinuaren berri
Afroamerikar esklaboen himno espirituala eta protesta abestia da: “I Shall Not Be Moved”, “We Shall
Not Be Moved” izenez ere ezaguna, XIX. mendearen hasierakoa, Amerikako hegoaldetik datorrena.
Joan Baezek egin zuen ezagun 1960. urte inguruan espainolezko “No nos moverán” bertsioan eta
asko abestu zen Vietnamgo gerraren aurka eta antzeko mugimenduetan.
Espainiar telebistan “Verano Azul” telesailean “del barco de Chanquete no nos moveran” kantatzen
zuten; doinuari horregatik deitu izan zaio izen horrekin ere.