Gizakiak harri bat

beti du parean

beti erortzen da eta

bi aldiz berean

baina berriz zutitu

han etsi gabean

eta ez banaiz jarri

hain era grabean

mila aldiz jausi baietz

nijoan bidean.

 

Bertsoaren berri

Aitor Mendiluzek kantatu zuen 2012ko Bertso Egunean (Donostian). Hauxe zuen gaia: erori zara Aitor, eta altxa; erori zara berriz, eta altxa berriz; erori zara enegarrenez, eta altxa enegarrenez… Bota zaituzte.