Lagundurikan danoi

gugatik hil zanak

seme, hazi zaitugu

aitak eta amak

beti zure gidari

izandu geranak

orain gurutze honen

oinetan esanak

ondo gogoan hartu

behaituzun danak.

 

Bertsoaren berri

Egilea: Pello Mari Otaño (1857 Zizurkil, Gipuzkoa – 1910 Rosario, Argentina).

“Aita-semeak” sortakoa da bertsoa. Ameriketara abiatzear den semeari, agurrean, aitak esaten dizkion azken hitzak azaltzen ditu sortak. Otaño 18 urterekin joan zen, lehen aldiz, Argentinara; 1875ean, seguru asko Karlisten gerratetik ihesi. Bizitzan hirutan joan zen Ameriketara eta Argentinan hil zen.