Agur, sagar beltzeran
edo beilegia
agur betiko hire
izar aurpegia.
Izango haiz ederra
baita ederregia
baina ez maitatua
ezin alegia:
Heuk ez sinestu baina
hori dun egia.
Doinuaren eta bertsoaren berri
Doinuaren sortzailea eta bertso honen egilea: Xabier Amuriza (1941 Etxano, Bizkaia).
“Agur sagar beltzeran” sortako azken bertsoa da hau. Sortaren gaia da, telebistako izar bihurtuta Euskal Herritik alde egin eta erdaraz mintzo den pertsonaia famatuarena. Kantua Anje Duhalderen ahotsean egin zen ezagun, “Anje Duhalde Xabier Amurizaren kantari” diskoaz (IZ, 1990).