Jainkoak emaiten du

hainbeste aholku

urtearen barruan

asko heldu zauku

batzu alaiak eta

beste batzu mutu.

Kukuak primaderan

egiten du kuku

biziaren esperantza

erakartzen dauku.

 

Bertsoaren berri

Bertsoen egilea: Fernando Aire “Xalbador” (1920-1976 Urepele, Behe Nafarroa).

“Kukua eta primadera” sortako bertsoa da hau. Kukuak jotzea, udaberria iritsi den seinale da; “biziaren esperantza erakartzen dauku”.

Kantua Imanol Larzabal abeslariek zabaldu zuen hainbat diskatan.