Hemen zizurkildar bat
genuen gizona
eskola haundikua
ta euskaldun zuzena
Ameriketan urte
askoan izana
Pedro Mari Otaño
zedukan izena
hamaika bertso polit
jarrita hil zena.
Bertsoaren berri
Bertso hau Txirritak eskaini zion Pello Mari Otaño bertsolariari, bere heriotzean (1857 Zizurkil, Gipuzkoa – 1910 Rosario, Argentina).
Xabier Lete abeslariak “200 urtez bertsotan” CD bilduman Txirritari eskainitako antologian abestu zuen bertso hau, Letek berak sortutako doinuaz (Elkarlanean, 2001).