Seme ezarri bainauk
dudazko trantzean,
kantatzerat noakik,
pena bihotzean;
esperantzaz beteak
ginenak artean,
hire azken aldiko
berriak hartzean,
hotz ikara ilun bat
sartu duk etxean (bis).
Doinuaren eta bertsoaren berri
Doinuaren sortzailea: Pantxo Etxeberri (Lekuine, Lapurdi). Baigorriko (Behe Nafarroako) kultur aste baterako sortu zuen doinua, Xalbadorri egin zioten omenaldirako.
Bertso honen egilea: Fernando Aire “Xalbador” (1920-1976 Urepele, Behe Nafarroa).
“Semeari” sortako lehen bertsoa da hau. Xalbadorren semea, Mixel, Ameriketara joana zen; semeak gutuna idatzi zuen etxera, puska batean ez zela itzuliko esanaz. Xalbador aitak, penaturik, sorta honekin erantzun zion. Kantua ezagun egin da “Aire ahizpen” ahotsean (Xalbador zenaren bilobak dira). Horra etxeko hiru belaunaldi lotzen dituen sorta: Fernando Aire “Xalbador”, Mixel Aire eta “Aire ahizpak”.