Ai gure antzinako

guraso nobliak

zituzten legiak

guk hainbat trabaju ta

fetxarik gabiak

adelantua dala

uste du jendiak

jarri dituztelako

trena ta tranbiak

ondoren datozenak

ez dira hobiak (bis).

 

Doinuaren berri

Doinua bi modutan baliatu daiteke: hamarreko txiki gisa (lehen puntua errepikatuz) hala, lehen puntuari segidan puntu motza erantsiz, 6 puntuko gisa.

Doinu hau “Esne saltzailea” izenez ere ezaguna da Hegoaldean; Iparraldean ere asko erabili da, “Saratarra naizela” izeneko bertsoak kantatzeko. 

 

Bertsoaren berri

Bertso honen egilea: Juan Kruz Zapirain (1867-1934 Errenteria, Gipuzkoa).

“Ai gure antxiñeko” bertso sorta honetan, Zapirainek bizi duen garai “modernoaren” alde txarrak azaltzen ditu.