Azken arnasa eman nahi nuke

eguna hiltzen ari da

azken arnasa eman nahi nuke

bertsoak entzuten dira

azken arnasa eman nahi nuke

kantari nator herrira

azken arnasa ematen dugu

eguzkitik eguzkira

azken arnasa eman nahi nuke

itsasoari begira.

 

Bertsoaren berri

Jon Maiak “Itsasoari begira” sortan, Euskal Herriari buruzko gogoetak jaso zituen. Bertso hau, sortako azken bertsoa da. Kantua Benito Lertxundik plazaratu zuen “40 urtez ikasten egonak” CDan (Elkar, 2005). 

 

Sebastian Lizasoren bertsoari keinua

“Azken arnasa eman nahi nuke itsasoari begira” esaldia Sebastian Lizasok kantatu zuen 1989ko Txapelketa Nagusiko finalean, kartzelako (edo egungo ganbarako) lanean. Halaxe zion gaiak: “Bizitza guztia itsasoan eman duzu: Gaur egun ohetik mugitu ezinez zaude. Leihotik sartzen zaizu itsasoaren olatu hotsa”. Azken bertsoa eta bertsoaldia errematatzeko kantatu zuen Lizasok “Azken arnasa eman nahi nuke itsasoari begira”