Mutil koxkor bat itsuaurreko

zuela aldamenian

gizon burusoil bizar zuri bat

bi makuluren gainian

kale ertzian ikusi nuen

inora ezin joanian

ta bera nor zan jakin nahiean

inguratu nintzanian

limosnatxo bat eskatu zidan

Jainkuaren izenian.

 

Doinuaren berri

Doinu hau neurriz nahi adina luzatu izan dute bertsolariek. Hamabi puntuko bertsoa ere bota zuen “Basarri”k, 1960ko Txapelketa Nagusia irabazi zuenean, azken agurrean.

 

Bertsoaren berri

Bertso honen egilea: Pello Mari Otaño (1857 Zizurkil, Gipuzkoa – 1910 Rosario, Argentina).

“Limosnatxo bat” sortaren lehen bertsoa da hau. Sortak azaltzen du eskale zahar baten nahigabea, gaztetan odol beroz gerrara joan izanagatik; itsu eta eri itzuli zen gerratik. Pello Mari Otaño gaztea zela II. Karlistaldia piztu zen eta 18 urterekin Argentinara joatea erabaki zuen, seguru asko gerratik ihesi.