Gogoan daukat ez du aspaldi
hartz bihurrion lilura
izerdi hotzez hurbiltzen ginen
Buru ilun lurruntsura
hainbeste maite genuen tontor
sakratuaren itsura
hurbil ta urrun, haizez gordea,
begira beti zerura
gizonik inoiz iritsi ez zen
toki bakarra zen hura.
Bertsoaren berri
Egilea: Aitor Sarasua (1967 Aretxabaleta, Gipuzkoa – 2018 Itsasu, Lapurdi).
“Ursus Tibetanus” sortako lehen bertsoa da. Tibeteko hartza baten begiradatik idatzitako sorta da, Himalaiako mendi-gailurrak konkistatzeko gizakien jarreraz edo “himalaismoaz”. Kantua “Fauna txiki bat bertso berritan” diskoan atera zuten Aitor eta Jon Sarasua anaiek (Elkar, 1995).