Bizia ez da nehoiz egoiten
bere dohainen betean,
aldakorra da nola eguna
goizetik arrats artean,
bildu bezanbat galtzen baitzaio
urteak iragaitean;
zahartzean zer pentsatzen den ta
zer senditzen den gaztean
joan den gau batez ikusi dut nik
aments nahasi batean (bis).
Bertsoaren berri
Doinuaren jasotzailea eta bertso honen egilea: Fernando Aire “Xalbador” (1920 – 1976 Urepele, Behe Nafarroa).
“Amentsetan” sortako lehen bertsoa da hau. Amets nahasi bat azaltzen du Xalbadorrek; bertan ikusi du bikote gazte baten amodioak zer indar duen eta, kontrastean, adinak zer ezkortasun ematen duen. Sorta “Odolaren mintzoa” liburuan eta kasetean argitaratu zuen (1976)