Mehetegiko xakurra,

zangoz, errainez makhurra.

Berga bat luze muthurra,

larrutik hurbil hezurra,

urthe guzia barura,

zeren zen toki xuhurra.

 

Bertsoaren berri

Egilea: Gratien Adema “Zalduby” (1828 Senpere – 1907 Baiona, Lapurdi).

“Xuriko” bertso sortak azaltzen du gaizki zaintzen duten zakurraren bizimodua. “Zalduby” bertsolariak sorta hau aurkeztu zuen 1867an Anton Abbadiak antolatutako koplarien gudura