Aresoarren bandera

ai, nolakoa ote da?

Erakustera eraman dute

erreka aldera

gero leitzarrak bidera

zorionak ematera.

Al zuenak arin joan ziran

igeri egitera.

 

Bertsoaren berri

Bertso hauek kantatzen ziren “Ingurutxoa” dantzatzeko, Larraungo herri dantzetan (Nafarroan). Bertsoetan Areso eta Leitzaren arteko liskarra azaltzen da.

"Haizak hi mutil mainontzi"

Doinu hau ezaguna da “Haizak hi mutil mainontzi” izeneko bertsoengatik: Xenpelar eta Muxarro bertsolariek, Errenteriako oihal fabrikan, irudikatutako xextragatik.