Pasaiako plazatik
dator notizia
zezen bat atera da
jenioz bizia
kantatutzera noa
bistan ikusia
konsolatzeko triste
dagoen guzia.
Bertsoaren berri
Pasaian (Gipuzkoan) herriko festetan, Santiago egunez, zezenak alde egin zuen plazatik
eta kalean zebiltzan herritarrek susto galanta hartu zuten; asko zauritu ere bai.
Herriko zalapartaren berri zabaldu zuen, bertsopaper umoretsu batekin, Xenpelar bertsolariak.