Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Lekuona Berasategi, Juan Mari

IzenaLekuona Berasategi, Juan Mari
JaiotzaOiartzun / Gipuzkoa (1927)
Heriotza2005

Biografia

Manuel Lekuona ahozko tradizioaren ikerlari ospetsuaren iloba eta jarraitzailea. Gasteizko apaiztegian eta Erroman egin zituen ikasketak. Donostiako Seminarioko eta EUTG-ko irakaslea. Euskaltzain oso izendatua (1987), Euskaltzaindiako Literatura-batzordeko arduraduna eta lehendakariordea (1989-1996).1989-2005eko maiatza arte Euskaltzaindiaren Donostiako ordezkaria izan zen. 2005ean Euskaltzaindiako literatura-batzordeko ohorezko buru izendatu zuten. Euskal Itzultzaile, Interpretari eta Zuzentzaileen Elkarteko sortzaileetako bat eta aurreneko lehendakaria izan zen (1987-1990). Bertsozale Elkarteko ohorezko bazkide izendatu zuten 2002an. Bere osaba Manuelen jarraitzailea, ahozkotasuna eta herri-lirikaren ezagule aparta izan da, aditu handienetakoa ezbairik gabe. 1960-80 hamarkadetan, gertutik jarraitu du bertsolaritza eta Euskaltzaindiaren eskutik antolaturiko Txapelketetan parte-hartze zuzena izan du. Nabarmentzekoa da Ahozko Literaturari ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Errota zaharra Bertsoek azaltzen dutenez, errota zaharrak alea xehetzean negar egiten duen bezalaxe, triste dago bertsolaria ere, bihotz minez, ezinezko maitasunagatik. Doinua Xabier Letek sortu zuen eta kantua ezagun egin zen Xabier Letek eta Lourdes Iriondok abestuta.