Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Betaurreko morez

Lanak filtratu:

Denak (129) Bakarkakoa (23) Ofizioa (100) Taldean (6) Puntu erantzuna (0) Azken aurreko puntua (0) Azken puntua (0) Puntuka (0) Atzekoei kantari (0) Hitza emanda (0)

Pisukidearen tupperren jeloskor

Unibertsitatean ikasle zabiltzate. Apartamentu berean kolokatu zarete. Astelehen oroz ber errituala duzu Nahia; amak prestatu gamelak edo tupperwareak hozkailuan ematen dituzu. Maddalen, astelehenero jeloskeria sentitzen duzu.
Gai jartzailea: Xan Alkhat
Bertsolariak: Maddalen Arzallus , Nahia Etxeberri
Saioa: 2025-12-14 Etxebarre Plaza librea

Bertsoaldia ikus-entzun


Alabak ez du futbol taldeaz dutxatu nahi

Aita-alabak zarete. Aitor, zure 12 urteko alaba txikitatik ari da herriko futbol taldean. Azken aldian, entrenamendu eta partiden ondotik ez du kideekin dutxatu nahi izaten, eta etxean dutxatzen da. Partida eguna da gaur, beste herri batean ari da jokatzen, eta zelaira iritsi orduko aitari esan dio etxean dutxatuko dela.
Gai jartzailea: Karlos Aizpurua
Bertsolariak: Maialen Lujanbio , Aitor Etxebarriazarraga
Saioa: 2025-11-01 Usurbil Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Autobusean aulkia eskaini eta eseri nahi ez

Agin, autobusean sartu haiz. Bete samartuta zegok autobusa, baina bazegok leku bat libre eta bertan eseri haiz. Hurrengo geltokian, Maialen sartu duk autobusean. Adinean aurrera doan emakumea. Hire parera etorri duk Agin, eta hantxe jarri duk geldirik zutik, autobusean ohikoak diren zutabe horietako bati helduta. Orduan, adeitsu, altxa egin haiz Maialeni leku bat uzteko asmoz. Nabarmen ikusi duk nola beste aldera begiratu duen ez ikusiarena eginez.
Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
Bertsolariak: Agin Laburu , Maialen Lujanbio
Saioa: 2025-09-13 Donostia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Alaba nerabeak ama ligatzen harrapatu

Ama-alabak zarete; Jone ama eta Oihana alaba nerabea. Herriko festak dira eta biak atera zarete festa egitera. Alaba goizeko ordu txikietan etxeratzerakoan, etxe atariko atea ireki eta hara non topatu duen ama, aita ez den ezezagun batekin, gerritik helduta edo.
Gai jartzailea: Karlos Aizpurua
Bertsolariak: Oihana Iguaran , Jone Uria
Saioa: 2025-08-30 Hondarribia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Bizitza kolektibotik bikoteaz bizitzera

Lagunak eta pisukideak zarete. Bizitza kolektiboan egingo zenutela zin egin zenioten elkarri. Izaro, gaur erabaki duzu Iruneri kontatuko diozula bikotea duzula eta bikotearekin bizitzera joango zarela.
Gai jartzailea: Iholdi Beristain
Bertsolariak: Izaro Bilbao , Irune Basagoiti
Saioa: 2025-02-14 Portugalete Lagun-artekoa

Bertsoaldia ikus-entzun


40 urte eta bikoterik ez

Berrogei urte inguruko bi lagun zarete, eta kuadrillan bikotekiderik ez duten bakarrak. Zu, Oier, kezkatuta zaude egoerarekin; Beñat, berriz, ez.
Gai jartzailea: Ane Ezenarro
Bertsolariak: Oier Etxeberria , Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2024-11-17 Oiartzun Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Sexualitate tailerrean, sexologoa eta amona

Erripako herritarrak oso kezkatuta daude, XXI. mendean egonagatik tabua delako oraindik sexuaz mintzatzea. Hori dela eta, herriko emakumeek tailer bat antolatu dute, eta Uxue sexologoa ekarri dute. Eta hantxe iritsi da maleta dotore batekin eta hasi da hitzaldia ematen. Maletatik jostailuak ateratzen hasi da: bibragailuak, bola txinatarrak, lurrinak… Eta hantxe dago Miren, herriko amonatxo bat, sekulako interesarekin, galdetu eta galdetu.
Gai jartzailea: Iñigo Ibarra
Bertsolariak: Miren Amuriza , Uxue Alberdi
Saioa: 2024-04-27 Odieta Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Marierrauskin eta Edurnezuri, autostop egiten

Zu, Peru, Marierrauskin zara. Eta, zu, Iñaki, Edurnezuri. Egokitu zaizuen bizitzaz nazkatuta, elkarrekin autostop egiten jarri zarete, askatasun bila.
Gai jartzailea: Oier Suarez
Bertsolariak: Iñaki Viñaspre , Peru Abarrategi
Saioa: 2024-03-16 Gasteiz Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Amaren mugikorrean argazki erotikoak

Paula, ama zara. Gaur, Iñaki semea harrapatu duzu zure mugikorrean argazki erotikoak ikusten. Gorri-gorri jarri da.
Gai jartzailea: Oier Suarez
Bertsolariak: Iñaki Viñaspre , Paula Amilburu
Saioa: 2024-03-16 Gasteiz Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Hilekoa lehen aldiz izan duen emakumea eta galtzen ari dena

Gauzak hasi eta bukatzen dira. Zikloak dira. Zuek biak bi emakume zarete. Enare, hilekoa lehendabiziko aldiz izan berri duen emakumea da. Eta Jone, adina dela eta hilekoa kentzen ari zaion emakumea izango da.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak: Jone Uria , Enare Muniategi
Saioa: 2023-12-04 Bilbo Berezia 19:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Ama-alaba feministak, zahartzaroko zaintzaz

Oihana alaba eta Nerea gurasoa zarie. Greba feminista prestatzeko batzordetik bueltan zatozie. Oihana, Nereak esan deutsu zaintzaren gaiaz hainbeste hausnartu ostean, arduratuta dagoala etorkizunean ez daualako gertukoentzat zama izan gura.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal , Oihana Bartra
Saioa: 2023-11-25 Lemoa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Lanean eta militantzian topera dabilen ahizpaz, kezkatuta

Aissa eta Josune ahizpak zarie. Aissa, egun guztian zabiz alde batetik bestera. Beharretik urten eta militantzian emoten dozu arratsalde osoa. Josunek esan deutsu ez zaituela ondo ikusten eta apur bat lasaiago hartu beharko zeunkela.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak: Josune Aramendi , Aissa Intxausti
Saioa: 2023-11-25 Lemoa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Alaba pornografiaz amari galdezka

Ama-alabak zarete; Eli 12 urteko alaba eta Oihana, ama. Duela gutxi eskuratu du mugikor propioa alabak, eta nahigabean edo, pornografiarekin egin du topo. Ikusitakoarekin zur eta lur geratu da alaba, eta amarengana jo du azalpen bila.
Gai jartzailea: Karlos Aizpurua
Bertsolariak: Oihana Iguaran , Eli Pagola
Saioa: 2023-08-26 Hondarribia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Belaunaldi ezberdinetako bi emakume

Aurrez aurre zaudete bi emakume talentudun, belaunaldi ezberdinetakoak. Zer erranen zeniokete elkarri?
Gai jartzailea: Josu Sanjurjo
Bertsolariak: Maialen Lujanbio , Ekhiñe Zapiain
Saioa: 2023-07-07 Lesaka Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Gurasoengan gustuko ez zenuena errepikatzen

Irazu aita da eta Unai bere semea. Zahartzearen sintoma omen da gurasoek egiten zituzten gauza berak egiten hastea, nahiz gustukoak ez izan. Unaik askotan pentsatu izan du “Nik ez niake halakorik egingo”, aitari begira. Baina aita konturatzen hasita dago gauza igual-igualak egiten hasita dagoela Unai.
Gai jartzailea: Iker Iriarte Iribar
Bertsolariak: Jexux Mari Irazu Muñoa , Unai Mendizabal
Saioa: 2023-06-25 Tolosa Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Plazarako saltoa eman zuena eta bertsoa utzi zuena

Aspaldiko lagunak zarete, txikitan bertso eskolan hasitakoak. Plazarako saltoa emateko unean Oihanak utzi egin zuen bertsoa eta Anerrek jarraitu du bertso plazan tokia egin arte. Kafe bat hartzeko geratu zarete eta Anerrek argazki bat atera du. Argazkian bi ume txiki ageri dira mikro atzean. Zuen arteko lehen plaza.
Gai jartzailea: Leire Vargas
Bertsolariak: Aner Peritz , Oihana Arana
Saioa: 2023-06-10 Muxika Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Etxeko lanen youtuber

Agin aita eta Millan semea zarete. Millan, etxean ez duzu ezer egiten, alper hutsa zara. Gaur aitak harrapatu zaitu logelan zure jarraitzaileentzat bideo bat grabatzen etxean egiten ez dituzun lan guztiak nola egiten diren kontatuz.
Gai jartzailea: Aitzol Eizmendi
Bertsolariak: Agin Laburu , Millan Telleria
Saioa: 2023-05-19 Leitza Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Jubilatuak elkar zaintzarako komuna bat antolatzen

Lagunak zarete. Laster jubilatuko zarete; badakizue orduan denak aprobetxatuko direla zuetaz: haurren zaintza, papeleoak, guztien erosketak… Eta gero, hori dena egiteko gai ez zaretenean zuekin zer egin pentsatuko dute. Baina zuek ez duzue horretarako asmorik, benetako elkar zaintzarako baizik; zuen adinekoekin elkartu eta komuna bat antolatzeko asmoa duzue. Asanblea deitu duzue eta aretoa goraino bete da.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak: Josune Aramendi , Onintza Enbeita
Saioa: 2023-03-10 Dima Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Adineko bi emakume, garai politiko gogorretan bizi izandakoaz

Adineko bi emakume zarete, urteak zuen jatorritik kanpora eman dituzue. Baina alargundu ondoren, zuen azken urteak pasatzera herrira itzuli zarete, Usurbila. Elkar ezagutu zenuten gaztetan baina ez zenuten harreman esturik eduki. Orain jubilatu etxean elkartzen zarete ia arratsaldero eta harremana estutzen ari zarete. Gaur atera duzue zuen bizitzan pisu izugarria izan duen gaia: politika, herria, senarrak. Saioa zure senarra etakidea izan zen; ihesi lehenik eta preso gero. Jone, zure senarrak urte askotan izan zuen bizkartzain bat bizikide. Elkarrekin paseatzen zoazte, apenas begiratzen diozue elkarri, baina bat besteari norbere bizitza kontatzen ari zaio.
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak: Saioa Alkaiza , Jone Uria
Saioa: 2023-03-04 Usurbil Lagun-artekoa

Bertsoaldia ikus-entzun


Alabak orain esan dio amari karrera utzi zuela

Ama-alabak zarete. Alaba unibertsitatean hasi zinen, baina duela hiru urte utzi zenuen karrera. Gaur erran diozu amari.
Gai jartzailea: Iratxe Muxika
Bertsolariak: Irantzu Idoate , Maddi Agirre
Saioa: 2023-02-15 Iruñea Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun