Lanak filtratu:
Denak (210) Bakarkakoa (35) Ofizioa (135) Taldean (19) Puntu erantzuna (3) Azken aurreko puntua (0) Azken puntua (0) Puntuka (0) Atzekoei kantari (18) Hitza emanda (0)
Andoni, zuk Juliorengana jo duzu kexaka. Julio zure semearen maisua da, eta haurrari jartzen dizkion etxeko lanak zailegiak direla eta, kexatu zara.
Gai jartzailea: Xabi Paya
Bertsolariak:
Julio Soto,
Andoni Egaña
Saioa: 2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Autobus batean egin duzue topo. Uxue haurdun, zazpi hilabete eta erdikoa, oro min eta goragale. Andoni, laurogei urteko agurea, oro min eta oro marmar. Autobusean eserleku bakarra geratzen da libre.
Gai jartzailea: Xabi Paya
Bertsolariak:
Uxue Alberdi,
Andoni Egaña
Saioa: 2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Maialen, zentro komertzialera joan zara erosketak egitera. Bete duzu gurdia eta kaxara iritsi zara. Han, Iker kajeroa dago. Kobratu ahala erositakoaz komentario eta galderak egiten ari zaizu.
Gai jartzailea: Asier Iriondo
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio,
Iker Zubeldia
Saioa: 2015-11-20 Legazpi Jaialdia
Biei txiki-txikitatik etiketa desberdinak jarri dizkizuete, etxean, auzoan, eskolan... Zuri, Maialen, beti erran dizute “Zu bai inteligentea, nahi duzuna egingo duzu bizitza honetan”; zuri, berriz, Amets, “Hau bai tontoa, ba ote dago tontoagorik?”. Bientzako zaila izan da karga horrekin bizitzea.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio,
Amets Arzallus
Saioa: 2015-10-31 Auritz Jaialdia
Bikotea zarete. Baserritarrak. Bizi guztia baserrian eman duzue lan eta lan. Zuen seme alabentzako bizitza hobea lortzea aldera, hauek ikastea nahi zenuten. Eta ikasi dute, eta lanpostua lortu ere bai. Bata Txinan bizi da orain, eta bestea Estatu Batuetan. Zuek baserrian jarraitzen duzue.
Gai jartzailea: Fernando Anbustegi
Bertsolariak:
Unai Iturriaga,
Eneko Fernandez
Saioa: 2015-10-29 Iruñea Jaialdia
Txikitatik lagunak zarete. Andoni zortzi urteko mutikoa, eta Aitor zure lagun imajinarioa. Gaur, esan dizu Andonik dagoeneko ez daukala zure beharrik.
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Andoni Goitia
Saioa: 2015-10-02 Oñati Jaialdia
Kuadrillakoak zarete. Agin beti narras jantzita ibili izan da. Baina gaur dotore etorri da, galtza eleganteak eta polo arrosa jantzita.
Bertsolariak:
Agin Laburu,
Maider Arregi Markuleta
Saioa: 2015-10-02 Oñati Jaialdia
Unai, lau urte dauzkazu. Iaz hiru urteko gelan “jefea” zinen. Aurten hasi da ikasturte berria. Heldu da klaseko lehen eguna, eta atea zabaldu eta mutiko berria topatu duzu. Etxahun da gelako mutil berria eta berarengana joan zara.
Gai jartzailea: Maite Berriozabal
Bertsolariak:
Etxahun Lekue,
Unai Iturriaga
Saioa: 2015-09-13 Elorrio Jaialdia
Zuek beti pentsatu izan duzue arrisku-kirol horietakoren bat egitea, baina horretan geratu izan da beti. Orain ordea, “Mendi” ausartu da eta zubi batetik behera paraxuta txiki batekin botatzea pentsatu du. Haritzek, ordea, ezezkoa esan dio, bera ez doala.
Ailegatu da, bada, Unai zubi gainera. Baina, behera begiratu duenean, zalantzak sortu zaizkio. Ez daki zer egin, eta Haritzi telefonoz deitzea bururatu zaio. Lasai, komunean eserita dagoela, hartu du Haritzek telefonoa.
Gai jartzailea: Felix Irazustabarrena
Bertsolariak:
Unai Mendizabal,
Haritz Mujika
Saioa: 2015-09-12 Alegia Jaialdia
Hauteskundeak gertu dira, eta kanpainetan denetik ikusi dugu: zabor edukiontziaren barruan dantzan, rapa egiten bideo batean, denona den ikur bat erabiltzen… Zuek bi hautagai zarete. Fredik astero megaproiektuak eta megaobrak aurkezten ditu. Sebastianek herria konpondu, soldatak ordaindu... apalago ibiltzen da.
Gai jartzailea: Unai Manterola
Bertsolariak:
Sebastian Lizaso,
Fredi Paia
Saioa: 2015-04-10 Zumaia Jaialdia
Jon, alkatea eta Beñat, alkatearen semea. Gazteek sinadura-bilketa egin dute lokal eske eta Jon alkatea harrituta dago, bere semearen sinadura zerrendan dagoelako.
Bertsolariak:
Jon Maia,
Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2015-02-07 Lezo Jaialdia
Bikotea zarete. Onintzaren urteak dira gaur eta ahaztu egin zaizu Beñat. Azken momentuan 50 xentimoko pultsera erosi diozu.
Bertsolariak:
Beñat Gaztelumendi,
Onintza Enbeita
Saioa: 2015-02-07 Lezo Jaialdia
Gai jartzailea: Aitor Errazkin
Bertsolariak:
Odei Barroso,
Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2015-02-05 Irun Jaialdia
Sebastian Aiako baserritarra. Zarauzko eskolatik baserriko berri jakitera umeak etorri dira, eta tartean Iker umea galderak egin eta egin eta ahal duen dena ukituz. Hasieran grazia egin dio Sebastiani, baina azkenean nazka-nazka eginda dago.
Bertsolariak:
Sebastian Lizaso,
Iker Zubeldia
Saioa: 2014-08-07 Aia Jaialdia
Unai, zure emaztea hil zen atzo. Maialen, zure amorantea hil zen atzo. Funeral berean egin duzue topo eta Maialen doluminak ematera inguratu da.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio,
Unai Iturriaga
Saioa: 2014-07-10 Donostia Berezia
Bi zuhaitz mota desberdin zarete. Eta beraz bizitza ulertzeko bi modu desberdin dituzue.
Zu, Andoni, hosto galkorra zara eta beraz etengabe ari zara zure ideiak berritzen eta birsortzen.
Zu, Maialen, zuhaitz hosto iraunkorra. Tinko eusten diezu zure hostoei ez ezik, baita zure betiko ideiei ere.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio,
Andoni Egaña
Saioa: 2014-07-09 Getxo Jaialdia
Zuek bikote izan zineten, eta utzi zenuten. Askotan utzi duzue, baina duela hamar minutu larrutan ari zineten.
Bertsolariak:
Jon Martin,
Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
Saioa: 2014-06-29 Oñati Jaialdia
Jaietan txosnaren arduradunak. Jone pertsonalarena eta Etxahun edariarena. Hirugarren eguna, eta nebera hutsik eta zuek bakarrik txosnan.
Bertsolariak:
Jone Uria Albizuri,
Etxahun Lekue
Saioa: 2014-06-29 Mungia Jaialdia
Hamalau urte zenituztenean, bikote izan zineten. Gaur txosnetako turnoa izan duzue elkarrekin. Txosna itxi eta bakarrik geratu zarete barruan.
Bertsolariak:
Amaia Agirre,
Iker Zubeldia
Saioa: 2014-06-24 Andoain Jaialdia
Ocho apellidos vascos pelikulan topikoak erabiltzen dira eta jendeari gustatu egiten zaio. Zuek ere topikoak erabili. Zarauztarren topikoak exajeratu Sebastianek eta azpeitiarrenak Andonik, jarritako eszena hauetan:
1.- Azpeitiarra eta zarauztarra hondartzan.
2.- Azpeitiarra eta zarauztarra baserrian.
3.- Azpeitiarra eta zarauztarra soziedadean.
Bertsolariak:
Sebastian Lizaso,
Andoni Egaña
Saioa: 2014-04-25 Zumaia Jaialdia