Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Plaza

Lanak filtratu:

Denak (210) Bakarkakoa (35) Ofizioa (135) Taldean (19) Puntu erantzuna (3) Azken aurreko puntua (0) Azken puntua (0) Puntuka (0) Atzekoei kantari (18) Hitza emanda (0)

Behiaren eta matxinsaltoaren arteko maitasun inposiblea

Bi animaliatxo zarete. Aitor behia eta Uxue matxinsaltoa. Denbora asko zelai berean bizitzen. Zenbat tarte ez ote dituzue elkarrekin pasa? Ailegatu da udaberria eta zuengan hasi da zerbait sortzen. Hasi da zuen estomagoa elkarrekiko zerbait sentitzen. Ilunbarra da eta hor zaudete zelaian. Maitasun inposible horretan.
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Uxue Alberdi
Saioa: 2014-04-25 Zumaia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Maitasunean jasotako kalabazak

Otsailak 14, San Balentin eguna. Esaten dute, amodioko penek gehiago ematen dutela kanturako amodioaren pozek baino. Ea ze kalabaza jaso dituzten Ametsek eta Mantxik.
Bertsolariak: Amets Arzallus, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Saioa: 2014-02-14 Zarautz Lagun-artekoa

Bertsoaldia ikus-entzun


Mago ikaslea zerrarekin eta kaxan sartu dena

Aitor, zure ametsa izan da beti magoa izatea. Baina horretarako asko entseatu behar da. Eta Maialeni eskatu diozu laguntza. Hasi zara Maialen kajoian sartu, mahaian etzan eta zerrarekin.
Gai jartzailea: Irati Sagarzazu
Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Maialen Lujanbio
Saioa: 2014-01-05 Oñati Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Gabon bazkarian makrobiotikoa eta amona

Gabonetako bazkari batetan gaude. Unai jesarri da eta Igor amama hasi zaio jana bota eta bota, geratu gabe. Eta Unaik esan dio: “Ez, ni makrobiotikoa naiz”.
Bertsolariak: Igor Elortza, Unai Iturriaga
Saioa: 2014-01-05 Oñati Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Langabezian dauden bi guraso, haurrarekin Olentzerori gutuna idazten

Langabezian geratu zareten bi azpeitiar zarete. Gaur zuen sei urteko umearekin Olentzerori gutuna idazten hasi zarete.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus
Saioa: 2013-12-20 Azpeitia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Gurasoak, haurra eskolan negarrez utzi berritan

Zuen haurraren lehen eskola eguna da gaur. Esnatu orduko ja negarrez zegoen, eskolara joan behar zuelako. Bidean negarrez joan da, gelan negarrez dago. Negarrez utzi duzue gelan. Atea itxi duzue, eta joan egin zarete, umea negarrez utzita. Elkarri begiratu diozue, eta zuen begiak ere bustita daude.
Bertsolariak: Julio Soto, Uxue Alberdi
Saioa: 2013-09-07 Donostia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Monoaz dagoen erretzaile ohia eta erretzailea

Erretzaile ohia zara zu, Andoni, baina erretzeko gogo ikaragarria daukazu, monoa daukazu, eta Alaia erretzailea da; laguna duzu. Zigarroa piztuta daukala, bere ondora joan zara. Hurbildu egin zara pixkanaka-pixkanaka, kea usaintzeko, baina Alaiak beste zerbait ulertu du.
Bertsolariak: Alaia Martin, Andoni Egaña
Saioa: 2013-06-24 Andoain Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Etxe hutsak eta etxegabeak

Gaur bi grafiko ikusi ditut, eta biak igual samarrak ziren. Grafiko bat zen etxerik ez duten pertsonena eta bestea zen pertsonarik ez duten etxeena. Eta biak ziren igualak.
Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Amets Arzallus
Saioa: 2013-05-05 Donostia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Futboleko erreferentziak bizitzara ekartzen

Ez dakit badakizuen, baina Uxue eta Alaia oso-oso-oso futbolzaleak dira. Arratsalde ederra eman digute gaur Athleticen gol ederra izan zela, besteak, berriz, zuri-gorrien defentsan zulo izugarria dagoela, De la Bella ezinbestekoa dela Realean... Abiapuntu hori hartuta eskatu nahi dizuet zuek bizitzako zer arlotan zareten zentralak, zer arlotan jokatzen duzuen defentsa modura eta noiz jokatu behar den edo jokatu ohi duzuen aurrelari. Alaiak esango du Uxueren kasua eta Uxuek Alaiarena. Nahi baduzue, erabil dezakezue futbolaz dakizuen hori guztia.
Bertsolariak: Uxue Alberdi, Alaia Martin
Saioa: 2013-02-23 Villabona Bertso-saio musikatua

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikote krisia

Bikote gazte batzuek eta haien lagunek krisiaren hasiera antzeztu dute. Oso zoriontsu bizi dira, euren haurrekin paseoan, hara eta hona joanez, argazkiak ateraz, eta bat-batean dena jausten da.
Bertsolariak: Etxahun Lekue, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2013-01-26 Donostia Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikotea sofan elkarri whatsappak idazten

Zuek lehen, garai batean, elkarri gutun erromantikoak idazten zenizkioten. Gaur, hor zaudete sofako punta banatan, elkarri whatsappak bidaltzen.
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio
Saioa: 2013-01-05 Oñati Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Lehen baloi bat izatea asko zen

Azken urteetan gauza asko aldatu dira. Orain urte pila bat baloi bat zeukana nagusi izaten zen, ia ekipoak egiteko eskubidea ere ematen zitzaion, eta baloia urrutira joanda ere, ahalegin handiak egiten ziren baloia ekartzeko. Orain, berriz, edozein ujala izaten denean errioan hogei baloi ikusteko ez da ezer behar. Gauzak aldatu dira nonbait.
Bertsolariak: Iñaki Gurrutxaga, Maialen Lujanbio
Saioa: 2012-12-06 Orio Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Pisuan logelakideak, gaur batek bikotea ekarri du

Pisukideak zarete. Are gehiago, logela ere partekatzen duzue. Gaur Ikerrek neska-laguna ekarri du lo egitera. Argiak itzali berri dira.
Bertsolariak: Julio Soto, Iker Zubeldia
Saioa: 2012-11-17 Elizondo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Atez ateko hondakin bilketaz

Maialen, hondakinak atez ate biltzen diren herri batean bizi zara. Andoni, berriz, atez ateko bilketa dela-eta sekulako zalaparta sortu den beste batean. Gaiaz hizketan hasi zarete.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña
Saioa: 2012-08-15 Zizurkil Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Aitarekiko ikuspegia bizitzan zehar

Zuek biok gurasoak zarete; aitak, zehazki, eta bada esaldi bat, irakurri nuenean buruan bueltaka ibili nuena; ironia puntu batekin idatzia da, dudarik gabe. Esaldi hori irakurriko dizuet, eta hori izango da gaia. Hortik aurrera zuei utziko dizuet hitza. Esaldiak honela dio: "Nik hamalau urte neuzkanean, nire aitak ez ninduen ulertzen; nire aita ezjakin bat zen eta nire aita ez nuen aguantatzen; hogeita lau urte bete nituenean, harrituta geratu nintzen, azken hamar urte horietan gure aitak zenbat ikasi zuen". Zuek 14-24 bitarteko seme-alabak badituzue, eta gustura jakingo nuke zein den zuen egoera, nola pentsatzen duzuen, esaldi horrek zer ekartzen dizuen burura.
Bertsolariak: Jon Maia, Andoni Egaña
Saioa: 2012-08-14 Baliarrain Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Guraso jubilatuei etxera itzuli zaizkie seme-alabak

Guraso jubilatuak zarete. Krisiaren eraginez, zuen seme-alabak etxera itzuli dira. Erosketak egiten ari zarete.
Bertsolariak: Gorka Ojanguren, Igor Elortza
Saioa: 2012-05-19 Urretxu Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Irakasleek greba egin eta ikasleek jaitzat hartu

Zuek biok irakasleak zarete, maisuak. Kezkatuta bukatu zenuten aurreko astean, orain lau egun. Klasera joan eta umeei esan zenieten: "Bihar ez gara etorriko lanera. Bihar greba eguna da"; eta ume guztiek "Iuju! Bihar jai!".
Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Andoni Egaña
Saioa: 2012-04-01 Zegama Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Itsasoa eta hareaz lan egiten duen eskultorea

Igual bertsotan egiteko leku polita izango da hau: petrila. Uxue eskultorea da, eta azkenaldian harea lantzen du. Hondartzara joaten zara goizero edo arratsaldero, marea kontuan hartuta, marea beheran dagoenean. Hareaz egiten duzu egunetik egunera politago irteten zaizun emakume biluzi hori. Egunetik egunera zoaz politagoa egiten, baina Alaia itsasoa etortzen da, marea gora, eta egin duzun hori ezabatu egiten du, berriz has zaitezen.
Bertsolariak: Uxue Alberdi, Alaia Martin
Saioa: 2012-03-23 Oñati Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Euskal gatazkan memoriak ala ahanzteak on

Denek esaten dute garai berriak bizi ditugula Euskal Herrian, eta hala izan bitez, garai berriak. Baina bada hitz bat, asko aipatzen ari dena azkenaldian, eta da memoria. Eta zuk, Alaia, bai, benetan uste duzu garrantzitsua dela memoria garatzea; zer gertatu den, zer gertatu zaigun, zer egin dugun, zer egin diguten gogoratzea ona dela. Aldiz, zuk, Irazu, uste duzu historian zehar ahanzturak, gauzak ahazteak mesede gehiago egin duela gogoratzeak baino.
Bertsolariak: Jexux Mari Irazu Muñoa, Alaia Martin
Saioa: 2012-01-13 Getaria Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Ziegatik ihes egiteko zuloa egiten

Ziega berean zaudete. Gainera, denbora luzerako daukazue. Erabaki duzue zulo bat egitea ihes egiteko. Hilabete daramazue zuloa egiten; egun batean Aitor aritzen da, hurrengoan Jon, txandaka. Aitor, ohartu zara azken asteotan, zuk uzten duzun tokian hasten zarela lanean.
Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Jon Maia
Saioa: 2012-01-08 Oiartzun Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun