Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Plaza

Lanak filtratu:

Denak (201) Bakarkakoa (35) Ofizioa (129) Taldean (18) Puntu erantzuna (3) Azken aurreko puntua (0) Azken puntua (0) Puntuka (0) Atzekoei kantari (16) Hitza emanda (0)

Bankuko zuzendariarengana

Sebastian, banku bateko zuzendaria da. Egunero bezeroen kezkak eta zalantzak argitzeaz gain, kredituak ematen ditu, ordaintzen ez dutenei zigorrak ezarri… Gaur hiru bezero hauek etorri zaizkio: Oihana, Andoni eta Oihana. Bakoitzak badu bere kezka, edo galdera, edo proposamen edo haserrealdi. Ea bakoitzari ze erantzun ematen dion Sebastianek.
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak: Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso, Oihana Bartra, Andoni Egaña
Saioa: 2023-09-15 Lezo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Etxebizitza alokatzeko hautagaiak

Etxebizitza alokatzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Galtzak bete lan jartzen dizkiete askotan etxea alokatu nahi duten horiei etxejabeek. Curriculuma, irabaziak eta gauza asko eskatzen dituzte etxejabeek etxea alokairuan uzterakoan. Ikerrek Zegamako etxea alokairuan jarri du, eta beste bostok adierazi duzue alokatzeko interesa. Bakoitzak arrazoitu dezala Ikerrek zergatik hautatu behar duen norbera. Eta Ikerrek ea bakoitzak konbentzitu duen ala ez.
Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
Bertsolariak: Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal, Iker Zubeldia, Andoni Egaña
Saioa: 2023-08-15 Zizurkil Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Ze musika entzuten dute, ezkutuan?

Bittor, atzeko hirurak oso musikazaleak dira, eta musikari buruz asko egiten dute berba. Erikari entzun diozu: “Entzun duzue J Martinaren Efemerideak-en bertsioa? Brutala da”. Eta segidan Elik “Ba ni Merina Grisen kontzertuan izan nintzen eta zelako esperientzia!”. Eta Anderrek “Ba ni nabil Vulk entzuten eta itzela da, itzela!”. Hori da kuadrillan egiten dituzten komentarioak. Baina denok daukagu binilozko diskoak bezala B alde bat, eta B alde hori da inork entzuten ez gaituenean entzuten dugun musika hori. Zein da hiru horien B aldea Bittor? Bakarrik daudenean ze ezkutuko musika lista entzuten dute?
Gai jartzailea: Miren Amuriza
Bertsolariak: Eli Pagola, Erika Lagoma, Bittor Altube, Ander Elorriaga
Saioa: 2023-03-10 Berriz Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Bizilagunen zaratak

Auzoak zarete, Oihanaren etxebizitza beste guztien erdian dago, eta paretak oso finak direnez, beste denen hots eta zaratak entzuten ditu. Bakoitzaren ze hots aditzen duzu?
Gai jartzailea: Joseba Beltza Bengoetxea
Bertsolariak: Julio Soto, Maialen Akizu, Eneko Lazkoz, Oihana Bartra, Alaia Martin, Xabat Illarregi
Saioa: 2023-02-12 Etxarri-Aranatz Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Atzekoekin dantzan

Andoni, atzeko hiru hauek dantzako zure bikoteak dira, bakoitza modalitate ezberdinean. Zein dantza motetan ariko zinateke bakoitzarekin?
Gai jartzailea: Uxue Diaz De Cerio
Bertsolariak: Irati Anda, Beñat Gaztelumendi, Andoni Egaña, Aroa Arrizubieta
Saioa: 2021-08-04 Gasteiz Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Pisukide bila

Maialen, zu datorren ikasturterako pisukide bila zabiltza. Atzeko hiru hauek deitu dizute interesatuta daudela esanez, baina bakarrarentzat dago lekua etxean. Bakoitzak argudiatuko du zergatik aukeratu behar duzun bera. Ea zuk zer erabakitzen duzun.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Xabat Galletebeitia
Saioa: 2021-06-27 Aulesti Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Lehendakaria eta aholkulariak

Zu, Andoni, Iñigo Urkullu izanen zara eta besteok zure aholkulariak. Egunero batzen zarete eta hauek aholkuak, iradokizunak, ematen dizkizute. Ea gaur zerekin datozen eta zer erantzuten duzun.
Gai jartzailea: Fernando Anbustegi
Bertsolariak: Julio Soto, Eneko Lazkoz, Maialen Lujanbio, Nerea Elustondo, Andoni Egaña
Saioa: 2020-11-08 Etxarri-Aranatz Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Urtebetetzean landare bana opari

Unaik urteak betetzen dituela eta, zuetariko bakoitzak landare bat oparitu nahi diozue.
Gai jartzailea: Ander Aranburu Arriola
Bertsolariak:
Saioa: 2019-11-05 Iruñea Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Herriko festetan SOS Deiakera jo duzue

Aitor, SOS Deiaken lan egiten duzu, telefonoa hartzen. Gaur Santaixabel bezpera eta atzekoen dei bana jaso duzu larrialdiren batekin.
Gai jartzailea: Inaxio Usarralde
Bertsolariak:
Saioa: 2019-07-01 Usurbil Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Kopiatu, moztu eta itsatsi

Ordenagailuan ibiltzen zaretenok jakingo duzue hiru oinarrizko truku edo komando badaudela teklatuan: kopiatu (Ctr + C), moztu (Ctr + X) eta itsasi (Ctr + V). Maialen Lujanbio, atzeko bertsolariekin erabiltzeko baimena duzu. Azaldu atzeko bertsolarien zein ezaugarri kopiatuko, moztuko edo pegatuko zenukeen.
Gai jartzailea: Xabat Galletebeitia
Bertsolariak:
Saioa: 2019-06-21 Lekeitio Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Supermerkatuko kutxazaina eta bezeroen izaerak

Andoni, supermerkatu bateko kutxazaina zara. Erosketak egiten dituzten bezeroen produktuak ikusi eta nolakoa den beren bizitza asmatuz jolasten duzu beti. Hiru bezero pasako zaizkizu kajatik. Zer erosiko duten esan eta gero zuk asmatu beharko duzu nolakoa den beraien bizitza.
Gai jartzailea: Jon Mikel Mujika
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal, Andoni Egaña
Saioa: 2018-11-25 Eibar Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Tabernaria eta bidali ezin dituen gaupaseroak

Oihane zerbitzaria zara taberna batetan. Taberna ixtera zoazela, atzeko hirurak azaldu zaizkizu, gaupasan. Ez dizute taberna ixten uzten.
Gai jartzailea: Oier Suarez
Bertsolariak: Julen Zelaieta, Izar Mendiguren, Oihane Perea, Amets Arzallus
Saioa: 2016-08-09 Gasteiz Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Zergatik gorritu zen atzeko bakoitza azkeneko aldiz?

Gorritzen garenean odola masailetan pilatzen da. Baina gorritzeko arrazoi oso desberdinak daude. Zuk atzeko hauek azkeneko aldiz zergatik gorritu ziren kontatuko diguzu. Eta besteok erantzungo dute ala izan zen ala ez.
Gai jartzailea: Miren Loizaga
Bertsolariak: Julio Soto, Igor Elortza, Jone Uria Albizuri, Fredi Paia, Alaia Martin, Andoni Egaña
Saioa: 2016-07-06 Getxo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Eltxoa bertsolarien odola probatzen

Eltxoa izango zara Julio, bertso saio honetan atzeko hiruren odolak probatu dituzun eltxoa.
Bertsolariak: Julio Soto, Etxahun Lekue, Uxue Alberdi, Anjel Mari Peñagarikano
Saioa: 2014-08-21 Bilbo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Zeruan sartu nahi dutenak eta San Pedroren erantzuna

San Pedro da Amets. Besteak zeruan sartu nahi dutela eta, zer egin duten berau irabazteko kantatu beharko dute eta San Pedrok, Ametsek, erantzuna eman.
Bertsolariak: Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Alaia Martin, Nerea Elustondo, Eneritz Zabaleta
Saioa: 2014-02-20 Gasteiz Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Atzeko bertsolarien amets goxoak eta amesgaiztoak

Ametsetako bi iratxo zarete. Zuk, Jon, amets goxoak ekartzen dizkiozu. Zuk, ordea, Maialen amesgaiztoak. Atzekoak lotan daude eta amets gozo zein gaizto bana eman behar dizkiozue.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Jon Maia
Saioa: 2014-02-09 Bergara Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun