Lanak filtratu:
Denak (553) Bakarkakoa (129) Ofizioa (283) Taldean (2) Puntu erantzuna (68) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (22) Puntuka (23) Atzekoei kantari (0) Hitza emanda (14)
Hildako bi zarete. Iratxe, zuk ehundaka urte daramatzazu zure hilkutxan. Gaur Xabi sartu dute zure ondoan.
Bertsolariak:
Xabi Paya,
Iratxe Ibarra
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa
Krisiarekin arduratuta gauden honetan, zuei inoiz baino hobeto doakizue. Zu, Iratxe, psikologoa zara. Zu, Etxahun, sex-shop bateko nagusia.
Bertsolariak:
Etxahun Lekue,
Iratxe Ibarra
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa
Nerabe baten gurasoak zarete. Xabi, etxera heldu zarenean, Fredi, semearen gelako atean belarria jarrita harrapatu duzu.
Bertsolariak:
Xabi Paya,
Fredi Paia
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa
Administrazioko funtzionarioak zarete. Zuen lan mahaiak paperez gainezka daude.
Bertsolariak:
Igor Elortza,
Onintza Enbeita
Saioa: 2008-12-20 Barakaldo Txapelketa
Eñaut, herriko harakina zara. Xabi, zure bezeroa, astero etortzen zitzaizun lehen erosketak egitera. Azken hilabete eta erdian, ordea, ez duzu ikusi. Oraintxe sartu da harategiko atetik.
Bertsolariak:
Xabi Paya,
Eñaut Intxaurraga
Saioa: 2008-12-07 Getxo Txapelketa
Rockero zahar bi zarete. Zuk, Unai, betiko leloari eusten diozu: drogak, sexua eta rock and rolla. Gorkak, ordea, orain rockarekin nahikoa omen du.
Bertsolariak:
Unai Iturriaga,
Gorka Ostolaza "Potxis"
Saioa: 2008-12-07 Getxo Txapelketa
Gaupasa baten ondoren, hamabietako mezan sartu eta azkeneko ilaran jarri zarete.
Bertsolariak:
Fredi Paia,
Ibon Ajuriagojeaskoa
Saioa: 2008-11-23 Gernika-Lumo Txapelketa
Ander eta Gorka, zuen herri txikia eten barik hazten doa azken aldian. Zu, Ander, gustura zaude. Zu, Gorka, ordea, arduratuta.
Bertsolariak:
Gorka Lazkano,
Ander Elortegi
Saioa: 2008-11-09 Zaldibar Txapelketa
Jone, etxea erosi dozula eta, jaia antolatu dozu bertan. Heldu da lehenengo konbidadua, Atxulua, zure bikotekide ohia, lora sorta eta guzti
Bertsolariak:
Jone Uria Albizuri,
Lander Ibarluzea "Aitxulua"
Saioa: 2008-11-02 Larrabetzu Txapelketa
Bikotea zarete. Babes ofizialeko etxea tokatu zaizuela-eta, mailegu eske ibili zarete goiz osoan, bakoitza bere aldetik. Ez batak ez besteak ez duzue mailegurik lortu.
Bertsolariak:
Eñaut Uruburu,
Itxaso Paia
Saioa: 2008-10-18 Zeanuri Txapelketa
Zuek biok gabero ikusten dozue alkar, txakurrak atarateko orduan. Gauza bategaz kargutu zarie: zuen txakurrak gero eta lagun handiagoak dira.
Bertsolariak:
Arrate Illaro Etxebarria,
Itxaso Paia
Saioa: 2008-10-18 Zeanuri Txapelketa
Ama-semeak zarete. Olatz, ama, eta Xabier, semea. Gaur, Olatz, Xabier semearekin joan zara aurrezki kutxara, eta ohartu zara semeak zuk baino diru gehiago duela
Bertsolariak:
Xabier Enbeita,
Olatz Ibarluzea
Saioa: 2008-10-12 Mendexa Txapelketa
Zu, Alaia, museo bat ikustera joan zara, eta aurreko paretan dagoen koadro zuri-zuri bat ulertu nahian zabiltza. Alboan daukazu Unai, koadroaren egilea.
Bertsolariak:
Alaia Martin,
Unai Gaztelumendi Arandia
Saioa: 2008-09-05 Zarautz Sariketa
Zuek biok lantegi berean egiten duzue lan. Zigorri jubilatzeko denbora gutxi falta zaio. Asier oraintxe hasi da. Gaur jakin duzue enpresa itxi egin nahi dutela jabeek.
Bertsolariak:
Zigor Enbeita,
Asier Otamendi
Saioa: 2008-04-05 Gasteiz Txapelketa
Zuek egunero elkartzen zarete kanposantuan. Zu Manex bertako arduraduna zara. Iñaki, zuk hamar urte daramatzazu hil zen senidea bisitatzera joaten.
Bertsolariak:
Iñaki Viñaspre,
Manex Agirre
Saioa: 2008-04-05 Gasteiz Txapelketa
Zuek anai-arrebak zarete eta beldurrezko pelikula bat ikusi duzue. Ohera joan eta ezin duzue lorik egin.
Bertsolariak:
Zigor Enbeita,
Andere Arriolabengoa
Saioa: 2008-04-05 Gasteiz Txapelketa
Zuek biok futbol talde bateko partaideak zarete. Beti bezala partidua ordezkoen aulkitik ari zarete ikusten.
Bertsolariak:
Iñaki Viñaspre,
Oihane Perea
Saioa: 2008-04-05 Gasteiz Txapelketa
Bi polizia zarete, eta errepide bazterrean zaudete. Bapatean 250 kilometro orduko abiaduran kotxe bat pasa da.
Bertsolariak:
Manex Agirre,
Asier Otamendi
Saioa: 2008-04-05 Gasteiz Txapelketa
Zuek bizilagunak zarete betidanik eta beti gaizki konpondu zarete. Gaur zuen seme-alabak elkarrekin ezkondu dira, eta dantzan ari direla, bikote aldaketa batean elkarrekin egin behar duzue dantza.
Bertsolariak:
Manex Agirre,
Asier Otamendi
Saioa: 2008-04-05 Gasteiz Txapelketa
Zu, Oihane, jaio eta bataioa hartu zenuen garai batean. Gaur, Zigor apaizarengana joan zara elizako erregistrotik kentzeko.
Bertsolariak:
Zigor Enbeita,
Oihane Perea
Saioa: 2008-04-05 Gasteiz Txapelketa