 
        
        
           
      
      
      
      
      
      
      
Lanak filtratu:
Denak (553) Bakarkakoa (129) Ofizioa (283) Taldean (2) Puntu erantzuna (68) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (22) Puntuka (23) Atzekoei kantari (0) Hitza emanda (14)
            Josu langilea eta Saioa nagusia zarete. Josu, komunean telefonoz zure lagun bati Saioarekin izan duzun amets erotikoa kontatzen ari zarela, Saioa nagusia irten da ondoko komunetik.
            Gai jartzailea: Ander Aranburu Arriola
            Bertsolariak: 
                Saioa Alkaiza, 
                
                Josu Sanjurjo
                
                Saioa: 2023-12-02 Iruñea Txapelketa
                
            Lagunak zarete. Gaur pilota partida bat ikustera joan zarete frontoira. Partida hasi denetik, Eneko oihuka eta zalapartaka ari da pilotariak animatzen. Julio, konturatu zara telebista kamera zuek enfokatzen ari dela etengabe.
            Gai jartzailea: Ander Aranburu Arriola
            Bertsolariak: 
                Julio Soto, 
                
                Eneko Lazkoz
                
                Saioa: 2023-12-02 Iruñea Txapelketa
                
            Josune taberna bateko zerbitzaria eta Oihana azken bezeroa zarie. Josune, ordubete da Oihana tabernan bakarrik dagoala eta dena batu eta garbitu dozun arren, ez dau emoten joateko prisarik daukonik. Ointxe eskatu deutsu “espuela” atarateko.
            Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
            Bertsolariak: 
                Josune Aramendi, 
                
                Oihana Bartra
                
                Saioa: 2023-11-25 Lemoa Txapelketa
                
            Nerea institutuko irakaslea zara eta Onintza bertako ikaslea. Institutuan ez dago Euskal Herriko maparik, baina azken asteetan Euskal Autonomia Erkidegoko eta Espainiako mapen ganetik Euskal Herriko mapa agertu da marraztuta. Nerea, Onintza harrapau dozu gela bateko mapa marrazten.
            Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
            Bertsolariak: 
                Nerea Ibarzabal, 
                
                Onintza Enbeita
                
                Saioa: 2023-11-25 Lemoa Txapelketa
                
            Txaber eta Aitor bikotea zarie. Azken hilabeteetan su falta nabaria da zuen artean. Txaber, Aitorrek esan deutsu ez dagoala ondo, libidoa baxu daukola eta gurako leukela honen ganean berba egin.
            Gai jartzailea: Igor Menika
            Bertsolariak: 
                Txaber Altube, 
                
                Aitor Bizkarra
                
                Saioa: 2023-11-18 Santurtzi Txapelketa
                
            Unai semea eta Txaber gurasoa zarie. Unai, parrandatik bueltan etxeko atea zabaldu dozunean Txaberrek ate ostetik “gabon” esan deutsu. Zutunik dago, zeuri begira.
            Gai jartzailea: Igor Menika
            Bertsolariak: 
                Txaber Altube, 
                
                Unai Mendiburu
                
                Saioa: 2023-11-18 Santurtzi Txapelketa
                
            Iruri eta Xabat bikotea zarie. Xabat, udal hauteskundeetan alkatetzara aurkeztea erabagi zendun. Gaur izan dira hauteskundeak. Amaitu da botoen kontaketa eta bakarra jaso dozu.
            Gai jartzailea: Itxaro Juaristi
            Bertsolariak: 
                Xabat Galletebeitia, 
                
                Iruri Altzerreka
                
                Saioa: 2023-11-11 Berriz Txapelketa
                
            Lo gutxi eginaz zabiltzate aspaldi; zu, Oihana, umeak dituzulako, eta zu, Jexux Mari, nerabeak dituzulako.
            Gai jartzailea: Alaitz Sarasola
            Bertsolariak: 
                Oihana Iguaran, 
                
                Jexux Mari Irazu Muñoa
                
                Saioa: 2023-10-21 Zaldibia Lagun-artekoa
                
            Jexux Mari aitonak, ez zuen ikasteko aukerarik izan eta beti izan du horren pena. Gaur ere Eñaut biloba eskolara gogoz kontra doala ikusi du.
            Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
            Bertsolariak: 
                Jexux Mari Irazu Muñoa, 
                
                Eñaut Martikorena Lizaso
                
                Saioa: 2023-10-20 Asteasu Sariketa
                
            Maialen, kirola egitea erabaki duzu, eta Aitor entrenatzaile pertsonala kontratatu duzu. Lehenengo hamar
minutuetarako damutu zara.
            Gai jartzailea: Zihara Jainaga Larrinaga
            Bertsolariak: 
                Maialen Akizu, 
                
                Aitor  Etxebarriazarraga
                
                Saioa: 2023-06-25 Muxika Sariketa
                
            Bereizteko prozesuan ari zareten bikotea zarete. Haurrei egoera noiz eta nola azaldu asmatu ezinean zaudete.
            Gai jartzailea: Zigor Gartzia "Zian"
            Bertsolariak: 
                Amaia Iturriotz Etxaniz, 
                
                Peru Abarrategi
                
                Saioa: 2023-05-06 Irurtzun Sariketa
                
            Bikotea zarete. Sarai, sexu aukera desberdinak probatu nahi dituzu, Amaia, zuk ordea ez.
            Gai jartzailea: Zigor Gartzia "Zian"
            Bertsolariak: 
                Amaia Iturriotz Etxaniz, 
                
                Sarai Robles
                
                Saioa: 2023-05-06 Irurtzun Sariketa
                
            Arana, bikotearekin goxo-goxo zaude herriko parkean. Momenturik onenean, Alcantarilla udal langilea etorri da haize makinarekin eta hor dabil zuen ingurutik alde egin gabe.
            Gai jartzailea: Ane Etxezarreta
            Bertsolariak: 
                Oihana Arana, 
                
                Irati  Alcantarilla
                
                Saioa: 2023-04-15 Gabiria Sariketa
                
            Berrogeita hamar urte elkarrekin bizi den bikotea zarete. Ustez elkarri dena kontatzen diozuen arren, gaur psikologoaren kontsultako atean egin duzue topo.
            Gai jartzailea: Ane Etxezarreta
            Bertsolariak: 
                Aner Peritz Manterola, 
                
                Oihana Arana
                
                Saioa: 2023-04-15 Gabiria Sariketa
                
            Amazonian galdu zareten bi lagun zarete. Bat-batean, bertako tribu batekin egin duzue topo.
            Gai jartzailea: Leire Casamajou
            Bertsolariak: 
                Haira Aizpurua Ibargarai, 
                
                Eki Mateorena
                
                Saioa: 2023-01-27 Urruña Sariketa
                
            Herri txiki bateko biztanleak zarete Nerea eta Maialen. Zuk Nerea, 80 urte dituzu. Maialenek, berriz, 20. Azken hamarkadetan, poliki-poliki, herrian geroz eta biztanle gutxiago zarete.
            
            Bertsolariak: 
                Nerea Ibarzabal, 
                
                Maialen Lujanbio
                
                Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00
                
            Sustrai gurasoa eta Amets 14 urteko semea zarete. Sustrai, gaur Ametsek hiruhileko honetan atera dituen notak erakutsi dizkizu. Orain arte ez bezala, nota txarrak atera ditu.
            
            Bertsolariak: 
                Sustrai Colina, 
                
                Amets Arzallus
                
                Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00
                
            Joanes bezeroa eta Beñat okindegiko langilea zarete. Joanes, okindegira sartu eta zuzenean erdaraz eskatu duzu. Beñat langileak euskaraz erantzun dizu.
            
            Bertsolariak: 
                Beñat Gaztelumendi, 
                
                Joanes Illarregi
                
                Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00
                
            Gehiegizko lotsa lantzeko terapian ezagutu duzue elkar. Hitz egiten hasteko ordua da.
            
            Bertsolariak: 
                Maialen Lujanbio, 
                
                Amets Arzallus
                
                Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00
                
            Joanes 25 urteko semea, eta Aitor ama zarete. Joanes, Aitor amak esan dizu banandu nahiko lukeela, baina ez duela bizitza berri bat bakarrik hasteko modurik.
            
            Bertsolariak: 
                Aitor Mendiluze, 
                
                Joanes Illarregi
                
                Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00