Lanak filtratu:
Denak (553) Bakarkakoa (129) Ofizioa (283) Taldean (2) Puntu erantzuna (68) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (22) Puntuka (23) Atzekoei kantari (0) Hitza emanda (14)
Elkarrekin bizi zareten bikotea zarete. Amaia, hilabeteak dira Onintza katu bat adoptatzeko erran eta erran ibili zaizula. Astebete da katua etxeratu zenutenetik eta geroztik ikusezin bihurtu zara beretzako.
Gai jartzailea: Ainhoa Larretxea
Bertsolariak:
Amaia Agirre,
Onintza Enbeita
Saioa: 2021-05-08 Lesaka Sariketa
Bikotea zarete. Zuen 18 urteko alabak aspaldi duen konplexu bat gainditzeko asmoz, sudurra konpontzeko operazio estetiko bat egingo duela esan dizue. Xabatek babesa eman nahi dio eta Jon horren aurka dago.
Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
Bertsolariak:
Jon Gurrutxaga Urbieta,
Xabat Illarregi
Saioa: 2020-07-17 Azpeitia Sariketa
Presidentetzarako hautagaiak zarete. Kanpainan zehar sekulakoak esan dizkiozue elkarri. Bozak zenbatu ostean, aginterako aukera bakarra elkartzea da.
Bertsolariak:
Saioa: 2019-04-27 Deba Sariketa
Jokin, erretzeari laga nahian zabiltza, baina parrandan Oierri bat eskatu diozu. Ez dizu eman nahi.
Gai jartzailea: Alexander Idoeta
Bertsolariak:
Oier Etxeberria,
Jokin Bergara
Saioa: 2018-05-12 Ondarroa Sariketa
Medikuntza ikasten ari zarete biok. Jakin berri duzue zuen irakasle bat medikuntzarako inhabilitatu dutela eutanasia aplikatzea leporatuta. Igor, haren aldeko sinadurak biltzea proposatu dizu Beñatek.
Bertsolariak:
Igor Elortza,
Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30
Telebistako makilatzaileak zarete. Gaur ere lan eta lan ari zarete.
Bertsolariak:
Unai Agirre Goia,
Amets Arzallus
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30
Sei urteko umearen lagun imajinarioa zara. Gaur esan dizu dagoeneko ez duela zure beharrik.
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Maialen Lujanbio
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30
Euskara elkarte bateko borondatezko bi kide zarete. Zuk, Igor, uste duzu
taldearen jarduna profesionalizatzen hasi beharra dagoela. Aitor ez dago ados.
Bertsolariak:
Aitor Sarriegi,
Igor Elortza
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Kirolari profesionalak zarete, eta publizitatea egiteko eskaintza asko jasotzen
dituzue. Zu, Maialen, edozer iragartzeko prest zaude. Unai, ordea, ez.
Bertsolariak:
Unai Agirre Goia,
Maialen Lujanbio
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Pisukideak zarete. Duela gutxi jarri zineten elkarrekin bizitzen. Zuri, Beñat,
afalostean telebistako eztabaida politikoak ikustea eta komentatzea gustatzen
zaizu. Sustrairi, berriz, ez.
Bertsolariak:
Sustrai Colina,
Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Arropa-denda bat duzue elkarrekin. Zuk, Amets, jaiegunetan ere denda
zabaltzen hasi nahi duzu. Aitorrek ez du ireki nahi.
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Amets Arzallus
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Bizilagunak zarete. Igor, bart gauean birritan esnatu zaitu Maialenek sexujolasetan
zebilela. Gaur goizean, igogailuan egin duzue topo.
Bertsolariak:
Igor Elortza,
Maialen Lujanbio
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Aitor semea eta Unai aita zarete. Aitor, aitak uzten ez zizun arren, modamodako
bideokontsola erosi zenuen zure aurrezkiekin. Zuk baino gehiago
erabiltzen du berak.
Bertsolariak:
Aitor Sarriegi,
Unai Agirre Goia
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Zu, Sustrai, arkeologoa zara. Lanean ari zaren indusketa-gunean topatutako
giza hezurrak daramatzazu autoan. Laborategira bidean zoazela, Aitor poliziak
geratu zaitu.
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Sustrai Colina
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Errepideak konpontzen egiten duzue lan. Sarritan ikusten duzue zeuen burua arriskuan. Gaur ere bide bazterrean ari zarete lanean.
Bertsolariak:
Igor Elortza,
Unai Agirre Goia
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gurasoak zarete. Zuen seme-alabak koskortu eta etxetik joan dira. Haien gelak husten hasi zarete.
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Musikariak zarete. Gaur ere, beste askotan bezala, zuen herrian musu-truk jotzeko eskatu dizuete.
Bertsolariak:
Sustrai Colina,
Amets Arzallus
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Zu, Miren, magoa zara. Gaur Aitorren herrira iritsi zara. Miren zure trikimailu guzti-guztiak agerian utzi nahian ari da Aitor.
Bertsolariak:
Miren Amuriza,
Aitor Mendiluze
Saioa: 2017-12-02 Iruñea Txapelketa
Zu, Oihana, artista gaztea zara, eta Unai zure aita. Oihana, gaur inauguratu duzu lehen erakusketa, eta aretoa zure aitaren lagunekin bete da.
Bertsolariak:
Oihana Iguaran,
Unai Agirre Goia
Saioa: 2017-12-02 Iruñea Txapelketa
Bikotea zarete. Atzerrira joan zineten lanera duela hamar urte zuen semea txikia zela. Zuek, orain, itzuli egin nahi duzue, baina berak bertan gelditu nahi du.
Bertsolariak:
Oihana Iguaran,
Miren Amuriza
Saioa: 2017-12-02 Iruñea Txapelketa