Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Sariketak

Lanak filtratu:

Denak (570) Bakarkakoa (132) Ofizioa (292) Taldean (2) Puntu erantzuna (72) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (22) Puntuka (23) Atzekoei kantari (0) Hitza emanda (15)

Bikote hasiberria, erlezaina eta erlauntzan beldurtuta dagoena

Bikote hasiberria zarete. Iñaki, erlezaina zara eta gaur Jon,erlauntzera eraman duzu, zure lana erakustera. Biok erlezain arropa janzten hasi zarete. Iñaki, Jon dardarka dago.
Bertsolariak: Iñaki Apalategi Astigarraga , Jon Maia
Saioa: 2017-11-12 Durango Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Zuzenbide ikasleak, bata karrera uztekotan

Zuzenbide ikasleak zarete. Karrerako azken urtean zaudete. Miren, Iñakik esan dizu zuzenbidearen mundua ez dela berak espero zuena eta karrera utzi gura duela.
Bertsolariak: Iñaki Apalategi Astigarraga , Miren Artetxe
Saioa: 2017-11-12 Durango Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Udal-langileak hilerria txukuntzen, azaroaren bataren ondoren

Bi udal-langile zarete. Azaroaren bataren ondoren, hilerria txukuntzera etorri zarete gaur. Ez dago inor.
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal , Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Mendizale baten erreskatean irten diren bi boluntario

Mendiko erreskate-talde batean hasi zarete boluntario lanean. Gaur irten zarete lehen aldiz mendizale baten bila.
Bertsolariak: Julio Soto , Nerea Elustondo
Saioa: 2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Tabernaria eta beti kantu beraren eske datorrena

Iguaran, tabernaria zara. Larunbat-gaua da, eta besta-giroa dago zuen ostatuan. Gaztelumendi bezeroa hurbildu zaizu, hamargarren aldiz, kantu bera jartzeko eskatzera.
Bertsolariak: Beñat Iguaran , Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Downen sindromea duen gaztearen gurasoak. Lagunekin bizitzera doa

Downen sindromea edo trisomia duen gazte baten gurasoak zarete. Gaur jakinarazi dizue lagunekin bizitzera doala. Beñat, Nereak esan dizu oso pozik dagoela.
Bertsolariak: Nerea Elustondo , Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2017-11-04 Maule-Lextarre Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Petrolio ontzi bateko langileak porturatzen

Petrolio ontzi bateko langileak zarete. Hilabeteetan itsasoan lanean ibili eta gero, oraintxe ari zarete porturatzen. Etxekoak zain dituzuela ikusi duzue.
Bertsolariak: Unai Agirre Goia , Maialen Lujanbio
Saioa: 2017-11-01 Irun Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bizilagunak. Bata beti dator bestearen etxera zerbaiten eske

Bizilagunak zarete. Maialen, Aitor egunero etortzen da zure etxera zerbaiten eskean. Orain ere badator, dokumentu bat inprimatu behar duela eta tinta bukatu zaiola esanez.
Bertsolariak: Aitor Sarriegi , Maialen Lujanbio
Saioa: 2017-11-01 Irun Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bi kazetari, euren ideologiarekin bat ez datorren komunikabidean

Kazetariak zarete. Zuen ideologiarekin bat ez datorren komunikabide batean lan egiten duzue. Gero eta gogorragoa egiten zaizue lanera etortzea.
Bertsolariak: Igor Elortza , Jon Martin
Saioa: 2017-10-28 Bastida Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bi langile kamioiak kargatzen. Bat etengabe zigarroa erretzera doa

Biltegi batean lan egiten duzue kamioiak kargatzen. Sustrai, gaur goizean Nahikarik hamargarren aldiz esan dizu zigarroa erretzera kanpora doala.
Bertsolariak: Sustrai Colina , Nahikari Gabilondo
Saioa: 2017-10-28 Bastida Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Zaharren egoitzan maitemindu eta gela berean jartzea proposatu du batek

Zaharren egoitza batean bizi zarete, eta maitemindu egin zarete bertan. Jone, orain arte bakoitza zuen gelan egon zarete, baina hemendik aurrera gela berean egoteko proposamena egin dizu Aginek.
Bertsolariak: Agin Laburu , Jone Uria
Saioa: 2017-10-28 Bastida Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Enpresaburuak zarete. Ez da espero zenuten pagotxa

Betidanik nahi izan duzue enpresaburu izan. Azkenean lortu duzue zuen ametsa. Ez da espero zenuten pagotxa.
Bertsolariak: Maddalen Arzallus , Jon Maia
Saioa: 2017-10-14 Tolosa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Zine-zuzendaria eta kritika zorrotza egin diona

Zinemagintza ikasi zenuten elkarrekin. Zu, Etxahun zine-zuzendaria zara, eta Maddalen zine kritikaria. Etxahun, zure azken filmari buruz kritika zorrotza egin dizu Maddalenek.
Bertsolariak: Etxahun Lekue , Maddalen Arzallus
Saioa: 2017-10-14 Tolosa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikotea, okupak hogei urtez. Batek ez du hala jarraitu nahi

Bikotea zarete. Hogei urtez, okupa moduan bizi izan zarete. Maddalen, Beñatek esan dizu ez duela jarraitu nahi bizimodu horrekin.
Bertsolariak: Beñat Lizaso , Maddalen Arzallus
Saioa: 2017-10-14 Tolosa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Hoteleko garbitzaileak atseden gabe gelaz gela

Hotel bateko garbitzaileak zarete. Hamar minutu dituzue gela bakoitza garbitzeko. Egun osoa daramazue gelaz gela lanean.
Bertsolariak: Miren Artetxe , Nahikari Gabilondo
Saioa: 2017-10-08 Zumaia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Argazkilariak. Jaunartze eta ezkontza erreportajeekin hasi nahi du batek

Argazkilaritza-estudio bat duzue elkarrekin. Xamoa, orain arte ez duzue jaunartze eta ezkontzetako erreportajerik egin. Gaur, Nereak horrelako lanak ere egiten hastea proposatu dizu.
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal , Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
Saioa: 2017-10-08 Zumaia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Orain arte amonak zaindu du biloba. Zaintzaile bat kontratatzekotan dabiltza

Miren ama eta Asier semea zarete. Miren, orain arte zuk zaindu duzu Asierren haurra. Gaur esan dizu zaintzaile bat kontratatzekotan dabilela haurra zaintzeko.
Bertsolariak: Asier Otamendi , Miren Artetxe
Saioa: 2017-10-08 Zumaia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Zuen bikotekideen enpresa ixtear da

Zuen bikotekideen enpresa gaizki joan da azken urteotan, eta ixtear dela jakin duzue. Zuen etxeetan ez da giro.
Bertsolariak: Miren Amuriza , Eneko Abasolo "Abarkas"
Saioa: 2017-10-07 Zalla Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Haurrak gurasoekin egiten du lo. Ohitura hori uztea nahi du batek

Zortzi urteko haur baten gurasoak zarete. Zuen haurrak zuekin lo egiten jarraitzen du. Miren, Jonek esan dizu badela garaia ohitura hori alde batera uzteko.
Bertsolariak: Miren Amuriza , Jone Uria
Saioa: 2017-10-07 Zalla Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikotea eguneroko lanekin leher eginda, sofan

Bikotea zarete. Egunero bezala, lanetik etorri, etxeko lanak egin, umeak oheratu... eta sofan zaudete bata bestearen ondoan leher eginda.
Bertsolariak: Unai Agirre Goia , Iñaki Apalategi Astigarraga
Saioa: 2017-10-01 Leitza Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun