Lanak filtratu:
Denak (570) Bakarkakoa (132) Ofizioa (292) Taldean (2) Puntu erantzuna (72) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (22) Puntuka (23) Atzekoei kantari (0) Hitza emanda (15)
Erizainak zarete. Julio, gaur Aginek zuri atera behar zizun odola. Zortzi aldiz ziztatu zaitu, baina ez du lortzen zainak aurkitzea.
Bertsolariak:
Julio Soto
,
Agin Laburu
Saioa: 2017-10-01 Leitza Txapelketa
Oporretara elkarrekin joateko plana egiten ari zarete. Zu, Iñaki, wifia eta Internetera konektatzeko modurik ez dagoen toki baten bila zabiltza. Oihanak berriz esan dizu konektatzeko modurik ez badago bera ez doala.
Bertsolariak:
Oihana Iguaran
,
Iñaki Apalategi Astigarraga
Saioa: 2017-10-01 Leitza Txapelketa
Eskolako jangelako langileak zarete. Harrituta zaudete ikasle askok bertan duten jarrera lotsagabearekin.
Bertsolariak:
Nerea Elustondo
,
Unai Gaztelumendi
Saioa: 2017-09-30 Segura Txapelketa
Asteburu oro irteten zarete elkarrekin bizikletaz ibiltzera. Joan den asteburuan txirrindulari bat harrapatu zuten bihurgunetik pasatu berri zarete.
Bertsolariak:
Beñat Iguaran
,
Jon Martin
Saioa: 2017-09-30 Segura Txapelketa
Anai-arrebak zarete. Gurasoak zaintzeko, txandak egiten dituzue. Nerea, joan den asteburuan Jonek ezin zuela-eta, zu joan zinen gurasoak zaintzera haren ordez. Asteburu honetan ere, utzi ezineko zerbait suertatu zaio Joni.
Bertsolariak:
Nerea Elustondo
,
Jon Martin
Saioa: 2017-09-30 Segura Txapelketa
Zuk, Aimar, arropa denda bat duzu. Beñat zure dendara etorri den bakoitzean, arropa andana probatu eta deus erosi gabe atera da. Oraintxe dator berriro.
Bertsolariak:
Aimar Karrika
,
Beñat Ugartetxea
Saioa: 2017-09-23 Baigorri Txapelketa
Zu, Mikel, irrati euskaldun bateko zuzendaria zara, eta Alaia, bertako esataria da. Mikel, Alaiak gazteendako musika saio bat gidatzen du. Entzuleek euskal musikarik eskatzen ez dutela eta, kezkatuta etorri zaizu gaur Alaia.
Bertsolariak:
Mikel Artola
,
Alaia Martin
Saioa: 2017-09-23 Baigorri Txapelketa
Unai, gaur operatu behar zaituzte. Oraintxe etorri da Haritz, zure zirujaua. Urduri dagoela konturatu zara.
Bertsolariak:
Unai Mendizabal
,
Haritz Mujika
Saioa: 2016-04-02 Gabiria Sariketa
Ama-alabak zarete. Maddalen ama eta Asier alaba. Jubilatu berria zara Maddalen, eta senarrarengandik banatzea erabaki duzu. Gaur eman diozu alabari horren berri.
Bertsolariak:
Asier Azpiroz
,
Maddalen Arzallus
Saioa: 2015-02-20 Getxo Sariketa
Seme bana galdu zenuten 80ko hamarkadan hiesaren ondorioz. Zuk, Aitor, beti isilean eraman nahi izan duzu kontua. Aitorrek, berriz, hitz egiteko beharra sentitu du beti.
Bertsolariak:
Aitor Sarriegi
,
Aitor Mendiluze
Saioa: 2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15
Bi pailazo zarete. Arratsaldea gaixo dauden haurrekin pasatu ondoren, ospitaletik ateratzera zoazte.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio
,
Amets Arzallus
Saioa: 2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15
Amets Arzallus Antiaren eta Maialen Lujanbio Zugastiren bikotekideak zarete. Apustu-makinaren aurrean zaudete, 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela nork irabaziko duen apustu egiten.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio
,
Amets Arzallus
Saioa: 2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15
Elikagai-bankurako jendeak borondatez emandako janariak biltzen daramazue goiz osoa. Kamioia bete duzue, eta oraindik beste hainbeste geratzen da sartzeko.
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze
,
Maialen Lujanbio
Saioa: 2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00
Azken urteotan alkoholiko anonimoetan ibili zarete elkarrekin. Gaur, taberna batera sartu zarete kafe bana hartzera.
Bertsolariak:
Sustrai Colina
,
Amets Arzallus
Saioa: 2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00
Bikotea zarete. Amets Maialenek jatetxe garesti batera gonbidatu zintuen afaltzera. Jakiren batek kalte egin, eta ospitalean bukatu duzue.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio
,
Amets Arzallus
Saioa: 2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00
Santomasetan, talo-postuan zaudete biok. Unai, zu taloak egin eta egin ari zaren bitartean, Igor bezero batekin eta bestearekin berriketan dabil.
Bertsolariak:
Igor Elortza
,
Unai Iturriaga
Saioa: 2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00
8 urteko haurrekin lan egiten duzuen bi irakasle zarete. Zuk, Maialen, heriotzaren gaia lantzea proposatu diozu Sustrairi, eta konturatu zara Sustraik gaia saihestu nahi duela.
Bertsolariak:
Sustrai Colina
,
Maialen Lujanbio
Saioa: 2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00
Zuen seme-alaba nerabeak topatu dituzue, biluzik, elkarri argazkiak ateratzen. Zu, Aitor, kezkatuta zaude; Ametsek ez dio aparteko garrantzirik ematen.
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze
,
Amets Arzallus
Saioa: 2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00
Zuen aita kartzelan zegoen zuek jaio zinetenerako. Hogeita bost urte espetxean eginda, gaur utziko dute libre. Kartzelaren atarian zaudete, noiz irtengo den zain.
Bertsolariak:
Aitor Sarriegi
,
Etxahun Lekue
Saioa: 2013-11-24 Donostia Txapelketa
Jon, Aitor aspaldiko lagunarekin geratu zara bazkaltzeko. Ordu-erdi baino ez daramazue elkarrekin, eta dagoeneko bost aldiz jo dio telefonoak Aitorri, eta oraingoan ere hartu egin du deia.
Bertsolariak:
Aitor Sarriegi
,
Jon Martin
Saioa: 2013-11-24 Donostia Txapelketa