Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Sariketak

Lanak filtratu:

Denak (553) Bakarkakoa (129) Ofizioa (283) Taldean (2) Puntu erantzuna (68) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (22) Puntuka (23) Atzekoei kantari (0) Hitza emanda (14)

Lagun imaginarioa du zuen haurrak

Gurasoak zarete. Gaur uen umeari askaria eman diozuenean, honek erditik banatu eta mahai gainean utzi du bere lagun imaginarioarentzat.
Bertsolariak: Igor Elortza, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Saioa: 2013-11-10 Tolosa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Etxean fruta beti usteltzen

Elkarrekin bizi zarete Nerea eta Julio. Julio astelehenero joan ohi da merkatura barazki eta fruituak erostera. Larunbata iritsi da, eta, astero bezala, usteldu egin dira denak.
Bertsolariak: Julio Soto, Nerea Elustondo
Saioa: 2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Lehiakortasunaz, entrenatzailea eta eskola zuzendaria

Zu, Jon, eskolako saskibaloi taldeko entrenatzailea zara. Gaur Nerea eskolako zuzendariak esan dizu lehiakortasuna gehiegi sustatzen duzula.
Bertsolariak: Nerea Elustondo, Jon Martin
Saioa: 2013-11-09 Gernika-Lumo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Amari alzheimerra duela esan ala ez

Medikuak esan berri dizue zuen amak alzheimerra duela. Zuk, Iratxe, esan egin nahi diozu; Mirenek ez.
Bertsolariak: Miren Amuriza, Iratxe Ibarra
Saioa: 2013-10-26 Oion Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Akupuntura ikaslea eta pisukidea

Elkarrekin bizi zarete. Ainhoa, Oihana akupuntura ikasten ari da. Gaur, orratz pila bat esku artean duela hurbildu zaizu.
Bertsolariak: Ainhoa Agirreazaldegi, Oihana Bartra
Saioa: 2013-10-19 Legazpi Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikote hasiberria, batek aurreko harremanez hitz egiten du, besteak ez

Bikote hasi berria zarete. Zuk Oihana lehenago izan dituzun harremanen berri ematen diozu Beñati, xehetasunekin. Beñatek ez dizu deus kontatzen.
Bertsolariak: Beñat Lizaso, Oihana Bartra
Saioa: 2013-10-19 Legazpi Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Adineko bikotea, batak mediku esanak bete, besteak ez

Adineko bikotea zarete. Medikuak zaintzen hasteko esan dizuenetik, zuk Mantxi ohiturak aldatu dituzu. Ainhoak lehengo moduan jarraitzen du.
Bertsolariak: Ainhoa Agirreazaldegi, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Saioa: 2013-10-19 Legazpi Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Ezkonberria eta argazkilaria

Zuk, Xabier, Erikari eskatu zenion zure ezkontzako bideoa egiteko. Gaur bideoa entregatu dizunean ikusi duzu kasik ez zarela bideoan agertzen.
Bertsolariak: Xabier Silveira, Erika Lagoma
Saioa: 2013-10-13 Altsasu Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Maitaleak, elkarrekin azkenengo aldiz

Maitaleak zarete. Erika, Unaik esan dizu hau izango dela elkar ikusiko duzuen azken eguna.
Bertsolariak: Unai Agirre Goia, Erika Lagoma
Saioa: 2013-10-13 Altsasu Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Gaztetxean jarraitzeko zaharregiak?

Lagunak dira. Urte anitz daramate herriko gaztetxean lanean. Amaiak Felixi erran dio zahartzen ari direla eta gaztetxea alde batera uzteko garaia dutela. Felixi ez zaio hala iruditzen.
Bertsolariak: Felix Zubia, Amaia Agirre
Saioa: 2013-10-12 Hendaia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Aita alarguna, semeak uste du bikotea bilatu behar lukeela

Aita-semeak dira, Julio semea eta Iñaki aita. Iñaki aspaldi alargundu zen, eta Juliok uste du bikote-laguna bilatu behar lukeela.
Bertsolariak: Julio Soto, Iñaki Zelaia
Saioa: 2013-10-12 Hendaia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Jaietan, tiropitxoian

Koadrila bereko bi lagun zarete. Herriko jaietan, tiropitxoian edo tiralekuan zaudete. Enekok hiru pelutxe lortu ditu dagoeneko, eta zuk, Beñat, ez duzu zotz bakar bat ere jo.
Bertsolariak: Beñat Ugartetxea, Eneko Abasolo "Abarkas"
Saioa: 2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Sukaldari bat gizendu, bestea argaldu

Elkarrekin lan egiten duzuen sukaldari bi zarete. Zuk, Jone, 10 kilo hartu dituzu azken urtebetean. Aginek, berriz, 10 kilo galdu ditu.
Bertsolariak: Agin Laburu, Jone Uria Albizuri
Saioa: 2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikoteari argazkia eman eta honek jarri ez etxean

Bikotea zarete. Zuk, Eneko, zure hainbat argazki eman dizkiozu Onintzari, etxean jartzeko. Oraindik ez du bat bera ere jarri.
Bertsolariak: Onintza Enbeita, Eneko Fernandez
Saioa: 2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Hiru neba-arrebak adoptatu ala bakarra

Oraintxe amaitu duzue ume bat adoptatzeko prozesua, eta iritsi da umea hartzeko garaia. Umeak bi neba-arreba dituela jakin duzue. Zuk, Eneko, hirurak adoptatu nahi dituzu; Jonek bakarra.
Bertsolariak: Jone Uria Albizuri, Eneko Abasolo "Abarkas"
Saioa: 2013-10-05 Markina-Xemein Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Saharako bi haur, uda hemen pasa ostean

Euskal Herrira uda pasatzera etorritako Saharako bi haur zarete. Itzulerako hegazkinaren zain zaudete.
Bertsolariak: Fredi Paia, Iker Zubeldia
Saioa: 2013-09-29 Villabona Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Alabaren futbol-partidan oihuka

Zuen alabaren futbol-partida ikustera etorri zarete. Zu, Jon, lotsatuta zaude, Alaia oihuka ari baita partida hasi denetik.
Bertsolariak: Alaia Martin, Jon Martin
Saioa: 2013-09-29 Villabona Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bikote hasiberrian, batek jendaurrean musu eman nahi ez

Bikote hasi berria zarete. Zu, Fredi, konturatu zara jende aurrean Joni musu ematen diozunean atzera egiten duela.
Bertsolariak: Fredi Paia, Jon Martin
Saioa: 2013-09-29 Villabona Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Ospitalean ingresatuta dauden bi haur

Ospitaleko gela berean ingresatutako bi haur zarete. Kezkatuta ikusten dituzue zuen ingurukoak.
Bertsolariak: Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Nahikari Gabilondo
Saioa: 2013-03-22 Donostia Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Irakasle bera gurasoak eta alabak

Zu, Aitor, gurasoa zara, eta Odei irakaslea. Gaur, Aitor, zure alabaren irakaslea ezagutzera joan zara, eta nor topatuko-eta Odei, orain hogeita hamar urte zure irakasle izan zen bera.
Bertsolariak: Odei Barroso, Aitor Urbieta Aizpurua
Saioa: 2012-03-23 Azpeitia Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun