Lanak filtratu:
Denak (489) Bakarkakoa (110) Ofizioa (256) Taldean (1) Puntu erantzuna (53) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (22) Puntuka (21) Atzekoei kantari (0) Hitza emanda (14)
Euskaldun zaharra zara Iker, eta bosgarren aldiz aurkeztu zara EGA lortzeko azterketara. Aurreko lau aldietan egokitu zaizun aztertzaile bera duzu aurrean: Sustrai.
Bertsolariak:
Sustrai Colina,
Iker Zubeldia
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa
Igor, urteak daramatzazu segalari gisa herri-kirolak sustatzen, eta ez duzu sekula laguntzarik jaso Udaletik. Gaur, belarra mozteko makina hondatu zaiela eta, futbol zelaiko belarra mozteko eskatu dizu Iñaki Udaleko teknikariak.
Bertsolariak:
Igor Elortza,
Iñaki Gurrutxaga
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa
Bigarren Hezkuntzako hogei ikasleren irakasleak zarete. Zuen ikasle gehienek aitortu dizuete ikasketak utzi eta lanean hasteko irrikan daudela.
Bertsolariak:
Iñaki Gurrutxaga,
Ainhoa Agirreazaldegi
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa
Zahar etxe bateko bi adindu zarete. Asteburu oro hainbat gazte boluntario etortzen dira eguna zuekin igarotzera.
Bertsolariak:
Uxue Alberdi,
Iker Zubeldia
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa
Ustekabean, gaur alabak esan dizue aitona-amona izango zaretela udaberrian; zu, Sustrai, aitona, eta Igor, amona.
Gai jartzailea: Saroi Jauregi
Bertsolariak:
Igor Elortza,
Sustrai Colina
Saioa: 2009-11-14 Tolosa Txapelketa
1. Puntua: Joanito Oiartzabal / ezaguna dugu
2. Puntua: Zigarroa erreta / Everesten gora
3. Puntua: Orain telebistako / izar bihurtu da
Bertsolariak:
Miren Amuriza
Saioa: 2009-11-08 Gasteiz Txapelketa
Hilabete daramazue ezkonduta. Gaur Xabi, Iñakik esan dizu ezin duela zurekin segitu.
Bertsolariak:
Xabi Paya,
Iñaki Zelaia
Saioa: 2009-11-08 Gasteiz Txapelketa
Mezu hau jaso duzu mugikorrean: " Ez egon nire zain".
Bertsolariak:
Unai Iturriaga
Saioa: 2009-11-08 Gasteiz Txapelketa
Kalean zabiltzatela, odola emateko autobusa ikusi duzue, eta ilara luzea dago sartzeko zain.
Bertsolariak:
Iñaki Zelaia,
Unai Iturriaga
Saioa: 2009-11-08 Gasteiz Txapelketa
1. Puntua: Behobian korrika / hemezortzi mila
2. Puntua: Batzuek gozatu ta / besteek sufritu
3. Puntua: Horrelakorik inoiz / egin ote duzu?
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze
Saioa: 2009-11-07 Bergara Txapelketa
Herri bereko bi herritar zarete. Zu, Jon, igandero joaten zara mezetara, eta eliza erdi hutsik egoten da. Gaur telebista meza grabatzera datorrela-eta, inoiz ez bezala, Maialen ere etorri da.
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio,
Jon Martin
Saioa: 2009-11-07 Bergara Txapelketa
Bikotea zarete. Hilabete honetan bukatuko duzue hipoteka ordaintzen.
Bertsolariak:
Etxahun Lekue,
Fredi Paia
Saioa: 2009-11-07 Bergara Txapelketa
Argazkilaria zara. Oraintxe iritsi zara gertakariaren lekura, eta lanean hasteko unea da.
Bertsolariak:
Fredi Paia
Saioa: 2009-11-07 Bergara Txapelketa
1. Puntua: Autopistan radarrak / bazter guztietan
2. Puntua: Argazkiren batean / aterako zinen
3. Puntua: Aberasten dabiltza / argazkiengatik
Bertsolariak:
Jon Martin
Saioa: 2009-10-24 Laudio Txapelketa
Azkenaldian zuen egoera ekonomikoa ez da erosoa, eta, jantoki sozialera ez joateko ahalegina egin duzuen arren, gaur ez duzue beste erremediorik izan.
Bertsolariak:
Fredi Paia,
Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
Saioa: 2009-10-24 Laudio Txapelketa
Bikotea zarete, eta duela berrogei urte etorri zineten biok Extremaduratik Laudiora, lan bila. Orain, jubilatuta, Xamoak jaioterrira itzuli nahi du.
Bertsolariak:
Jon Martin,
Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
Saioa: 2009-10-24 Laudio Txapelketa
Mila aldiz pentsatu izan duzu ez duzula gehiago gezurrik esango, baina berriro esan duzu.
Bertsolariak:
Iñigo Izagirre
Saioa: 2009-10-24 Laudio Txapelketa
Amiantoagatik zuen aita hil berri da. Zuk, Joxe, salaketa jarri nahi duzu; Iratxek ez du saltsa horretan sartu nahi.
Bertsolariak:
Joxe Munduate,
Iratxe Ibarra
Saioa: 2009-10-18 Zarautz Txapelketa
Goizeko ordu biak dira, eta taberna bateko komuneko ilaran zaudete biok. Azken hogei minutuetan ez da aterik ireki.
Bertsolariak:
Xabier Silveira,
Iratxe Ibarra
Saioa: 2009-10-18 Zarautz Txapelketa
Asteko erosketa egitera joan zarete supermerkatura, eta han ikusi duzue gaztetxo koadrila bat orga goraino edari alkoholdunez beteta.
Bertsolariak:
Unai Agirre Goia,
Oihane Perea
Saioa: 2009-10-18 Zarautz Txapelketa